Adult Film Database
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 1991 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | ingelesa |
| adultfilmdatabase.com | |
Adult Film Database (AFD, euskaraz: Helduentzako Filmen Datu-basea) film eta antzezle pornografiko guztien informazioa biltzea helburu duen ingelesezko webgunea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateko ikasle batek Sodomite izeneko webgunea sortu zuen 1991n. Internet Adult Film Database (IAFD) webguneraren aldi baterako absentziak utzitako hutsunea betetzeko saiakera bat izateaz gain, web-garapen proiektu bat ere izan zen. 1999n Sodomite webguneak AdultFilmDatabase.com izena hartu zuen. Gaur egun, AFD IAFDren lehiakide nagusia da.
Internet Adult Film Database eta Internet Movie Database webguneetan inspiratuta eta Vivid Entertainment, Hustler, Wicked Pictures eta Digital Playground bezalako industriako enpresa sortzaileekin loturak sortuz, AdultFilmDatabase.com-ek helduentzako 100.000 film baino gehiagori eta 60.000 aktoreri buruzko informazioa zeukan 2019ko martxoko datuen arabera.
Bikote ezkondu batek kudeatuta, Adult Film Database bideo eta aktore pornografiko heterosexualen zein gayen informazioa bildu zuen Interneteko helduentzako lehenengo datu-basea izan zen.