David Guetta
Pierre David Guetta (Paris, Frantzia, 1967ko azaroaren 7a) DJ eta musika elektronikoko produktore diskografiko bat da, house musikan espezializatua. 10 milioi disko baino gehiago saldu ditu eta 65 milioi single mundu osoan. Spotify plataforman 30.000 milioi aldiz jo dira bere abestiak[1][2], eta DJ Magek 2011, 2020, 2021, 2023 eta 2025ean egindako inkesten arabera munduko DJrik onena izan da[3]. 2023ean Billboardek bere "When Love Takes Over" abestia, Kelly Rowlandekin egina, dance-pop musikako historiako kolaborazio onena zela esan zuen[4].
1980 eta 1990ko hamarkadetan hainbat diskotekatan hasi zuen bere ibilbidea, Gum Production sortu eta bere lehengo albuma (Just a Little more love) atera baino lehen. Urte batzuk beranduago One love albuma atera zuen, Erresuma Batuan lehengo postura iritsi ziren "When love takes over", "Sexy Bitch" eta "Getting over" abestiak zituelarik.
David Guettaren diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002: Just a Little More Love
- 2004: Guetta Blaster
- 2007: Pop Life
- 2009: One Love
- 2010: One More Love
- 2011: Nothing But the Beat
- 2014: Listen
- 2015: Listen Again
- 2018: 7 eta Jack Back Mixtape
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «David Guetta - Spotify Top Songs» kworb.net (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ (Ingelesez) David Guetta sells his songs for a nine-figure sum. 2021-06-17 (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ (Ingelesez) «David Guetta | Top 100 DJs 2025 | DJMag.com» DJ Mag 2025-09-23 (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ (Ingelesez) «The Top 10 Dance-Pop Collaborations of All Time» Billboard (kontsulta data: 2025-10-22).