Demerara
Demerara Guyanetako eskualde historiko bat da, Hego Amerikako iparraldeko kostaldean, gaur egungo Guyanan. Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren kolonia izan zen 1745 eta 1792 artean eta Herbeheretako Errepublikaren parte 1792 eta 1815 artean. Esekiborekin batu zen 1812an Erresuma Batuak bere kontrolean hartu zuenean. 1815an Erresuma Batuaren kolonia izan zen formalki, Demerara-Esekibo Berbicerekin batu zen arte, 1831ean Guyana Britainiarra sortzeko. 1838an Guyana Britainiarraren konderri bilakatu zen eta hala izan zen 1958ra arte. 1966an Guyanak bere independentzia eskuratu zuen.
Demerara ibaiaren behe ibilguan zegoen eskualdea zen, eta bere hiri nagusia Georgetown zen. Azukrea, kotoia eta kafea sortzen zuen kolonia bat zen, Atlantikoko esklabo merkataritzaren zirkuituaren parte. 1823ko Demararako matxinada esklaboen altxamendua izan zen, amaiera odoltsua izan zuena. Azukre beltz mota ezagun batek Demerara izena du bertan ekoizten zelako.