Eyalet

Eyalet (otomandar turkieraz: ایالت, eyalet, ejaːˈlet ahoskatua, euskaraz: «probintzia» esan nahi duena) Otomandar Inperioaren barneko banaketa administratibo hedatu baten izena izan zen.
1453tik XIX. mende hasierara arte otomandar gobernu lokala ez zen oso garatua edo antolatua egon. Inperioa probintziatan banatzen zen batez ere, eyalet izenekoak, eta bakoitzaren arduraduna hiru isatsdun Paxa bat zen. Bisir Handia zen Estatuko goi funtzionario hauek izendatzearen arduraduna, hiriburuan zein probintziatan. 1861 eta 1866 bitartean, Tanzimat erreformekin, bere ordez vilayetak sortu ziren.
Eyalet bakoitza liva edo sanjakerritan banatzen zen, eta horietako bakoitzean isats bakarreko Paxa bat jartzen zen agintari, Mira-lira edo Sanjak-bey tituluarekin.
Mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |