Glukosido
Itxura
| Glukosido | |
|---|---|
| Konposizioa | karbono, hidrogeno eta oxigeno |
| Mota | glycosyl compound (en) |
| Identifikatzaileak | |
| Gmelin | 24400 |
| MeSH | D006027 |

Kimikan glukosido esaten zaie gluzido eta molekula ez-gluzidiko batez osatutako molekula konposatuei. Gluzidoak bere karbono anomerikotik lotuta izan behar du beste molekula hori. Konposatu naturaletan maiz agertzen dira, batez ere landare-konposatuetan, eta hidrolisi bidez glukosa ematen dute. Usain txarrekoak eta mingotsak dira, eta pozoitsuak askotan[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Glukosido. Zientzia eta teknologiako hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.