Hematite
Itxura
| Ezaugarri orokorrak | |
|---|---|
| Kategoria | Mineral oxidoa |
| Formula | Burdina(III) oxidoa, Fe2O3, α-Fe2O3 |
| Dana sailkapena | 4.3.1.2 |
| Nickel-Strunz sailkapena | 4.CB.05 |
| Sistema kristalino | Hexagonala (erronboedrikoa) |
| Talde espazial | space group R-3c (en) |
| Talde puntual | ditrigonal scalahedral (en) |
| Masa molarra | 159,854619 Da |
| Eponimoa | odol eta harri |
| Identifikazioa | |
| Kolorea | Gris metalikotik lurraren antzeko kolore gorrietaraino |
| Habitoa | Taula formakotik kristal lodietaraino |
| Esfoliazioa | Ez |
| Gogortasuna Mohs eskalan | 5,5 - 6,5 |
| Distira | Metalikotik distiratsura |
| Pleokroismoa | Ez |
| Dentsitate erlatiboa | 4,9 - 5,3 |
Hematitea edo oligistoa[1] mineral bat da, burdina(III) oxidoz Fe2O3 osaturik dagoena. Burdinaren mearik garrantzitsuena da. Hematitea lehengai gisa erabiliz lortzen da munduan ekoizten den burdinaren % 80a. Hematite arre eta hematite gorri eratan agertzen da izadian, eta bigarrena da ugariena.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burdina(III) oxidoa (Fe2O3) sistema trigonalean kristaldua da hematitea. Kolore grisa edo gorria izan dezake, opakua da, eta distira metalikoa dauka. Marra eta hautsa arre-gorrixkak ditu.[1] Burdina purua baino gogorragoa da, baina baita hauskorragoa ere.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantitate txikitan arrunta da arroka igneo askotan, ukipen-metamorfismoan eta tenperatura altuko zain hidrotermaletan ere.[1]