Edukira joan

Indiana Jones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiana Jones
Indiana Jones universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
InspiratuaRoy Chapman Andrews
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaHenry Walton Jones Jr.
JaiotzaPrinceton, 1899ko uztailaren 1a
Adina3, 8, 10, 13, 16, 21, 36, 37, 39, 45, 51, 58, 70 eta 93
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
Jardueraarkeologoa
espioia
militarra
unibertsitateko irakaslea
abenturazalea
Familia
AitaHenry Jones
AmaAnna Mary Jones
Ezkontidea(k)Marion Ravenwood (en) Itzuli  (1957 -
Bikotekidea(k)Marion Ravenwood (en) Itzuli
Willie Scott
Elsa Schneider
Sophia Hapgood
Seme-alabak
Bestelakoak
Jantziafedora eta leather jacket (en) Itzuli
EtsaiakRené Belloq, Arnold Toht, Mola Ram, Irina Spalko eta Walter Donovan (en) Itzuli

indianajones.com
Facebook: indianajones Edit the value on Wikidata

Dr. Henry Walton Jones, Jr., Indiana Jones edo Indy, fikziozko abenturazalea, historiako irakaslea eta arkeologoa da, eta protagonista nagusia Indiana Jonesen frankizian. George Lucasek 1973an sortutako pertsonaia hau 1930eko urteetan irratiko serialetan agertzen ziren heroien omenaldia da. Indiana Jones 1981ean gorpuztu zen lehenbizikoz, Raiders of the Lost Ark (Arka galduaren bila) filmean. Hurrengo filmak Indiana Jones and the Temple of Doom (Indiana Jones eta zorigaiztoko tenplua) 1984an, Indiana Jones and the Last Crusade (Indiana Jones eta Azken Gurutzada) 1989an, The Young Indiana Jones Chronicles (Indiana Jones gaztearen istorioak) 1992tik 1996ra, Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (Indiana Jones eta Kristalezko Garezurraren Erreinua) 2008an, eta Indiana Jones and the Dial of Destiny 2023an izan dira. Filmetan eta telebistako saioan ez ezik, Indiana eleberrietan, komikietan eta bideo-jokoetan ere agertu izan da.

Harrison Ford izan da filmetan Indiana Jonesen rola jokatu duen aktorea, nagusiki. Tom Selleck zen hasieran rol horretarako aukeratua; baina, azkenean, Magnum PI egin behar zuenez, Sellecken ordez Ford izan zen Indiana Jones. River Phoenix izan zen Indiana Jones gaztea Indiana Jones eta Azken Gurutzadan, eta telebistako saioan Corey Carrier, Sean Patrick Flanery, eta George Hall izan dira aktoreak. Doug Leek ahotsa eman zion LucasArts konpainiaren bideo-jokoetan: Indiana Jones and the Fate eta Atlantis and Indiana Jones and the Infernal Machine eta David Esch Indiana Jones and the Emperor's Tomb. Pertsonaiaren ezaugarriak Jim Sterankok asmatuak dira. Jonesen ezaugarrien artean, fedora kapela, larruzko jaka eta zarta aipatu behar dira.

Zinema adituen arabera Indiana Jonesen pertsonaia 1954ko Secret of the Incas filman Charlton Heston aktoreak antzeztutako Harry Steele abenturazalearen pertsonaian (janzkeraz nahiz izaeraz) eta Hiram Bingham estatubatuar arkeologo eta esploratzailean oinarritua legoke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]