Edukira joan

Kanoiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pistola baten kanoiburuaren diagrama. A: hutsik. B: Kargatua, kartutxoa eta perkutorea tiro egiteko prest.

Armagintzan, kanoiburua edo errekamara[1] kanoiaren arimaren zabalgunea izaten da; jaurtigaia sartzen den lekua.[2]

Fusil eta pistolek kanoiburu bakarra izaten dute, kanoiean bertan, ahoaren kontrako aldean; errebolberrek, berriz, aparteko danbor batean kanoiburu funtzioa egiten duten hainbat zulo dituzte. Honek esan nahi du fusil eta pistolek kargagailua kenduta tiro egin dezaketela; ez ordea errebolberrek, danborra kanpoan dutenean.[3]

Kanoiburuan perkutoreak kartutxoaren tiro kapsula jotzen du; horrela lehergaia iziotzen da; gasek bala bere zorrotik aterarazten dute; honek bala kanoiaren ariman zehar kanpora jaurtitzen du.[4]

Kanoiburuaren birkarga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Su-armen bilakaeran kanoiburua munizioz birkargatzeko hainbat sistema garatu dira. Kanoiburutik eginiko lehen birkarga sistemak itsas artillerian erabili ziren, XVIII. mendean.[5]

XV. eta XVI. mendeetako su-armetan, jaurtigaiak berunezko esferak ziren. XIX. mende hasieran forma aerodinamikoagoak erabiltzen hasi ziren, zorro batera egokituak. Bala jaurtitzen zenean, zorroa kanoiburuan geratzen zen.[6]

Munizioa eskuz eragindako ixtailu batekin sar daiteke,[7] edo automatismoen bidez.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «errekamara». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-10-22).
  2. ↑ «kañoiburu | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (kontsulta data: 2019-06-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «2 - Armas de fuego y municiones — Texas Parks & Wildlife Department» tpwd.texas.gov (kontsulta data: 2019-06-07).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) «Definición de recámara — Definicion.de» Definición.de (kontsulta data: 2019-06-07).
  5. ↑ Smith, Kay Douglas.. (2005). The artillery of the Dukes of Burgundy, 1363-1477. Boydell Press ISBN 1843831627. PMC 60322326. (kontsulta data: 2019-06-07).
  6. ↑ (Ingelesez) Wallace, James Smyth. (2008-06-04). Chemical Analysis of Firearms, Ammunition, and Gunshot Residue. CRC Press ISBN 9781420069716. (kontsulta data: 2019-06-07).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) «Mauser M98 | Excopesa» www.excopesa.es (kontsulta data: 2019-06-07).
  8. ↑ (Gaztelaniaz) Desenfunda. (2017-03-25). «Diferencia entre pistolas automáticas y semiautomáticas» Desenfunda Blog (kontsulta data: 2019-06-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]