Edukira joan

Kate Beckinsale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kate Beckinsale

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKathrin Romany Beckinsale
JaiotzaChiswick, 1973ko uztailaren 26a (53 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaRichard Beckinsale
AmaJudy Loe
Ezkontidea(k)Len Wiseman  (2004ko maiatzaren 9a -  2019)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGodolphin and Latymer School (en) Itzuli
New College (en) Itzuli : Frantsesezko literatura
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta modeloa

IMDB: nm0000295 Allocine: 22014 Rottentomatoes: celebrity/kate_beckinsale Allmovie: an2843 TCM: 12517 Metacritic: person/kate-beckinsale TV.com: people/kate-beckinsale
Facebook: KateBeckinsale X.com: KateBeckinsale Instagram: katebeckinsale iTunes: 207105376 Last fm: Kate+Beckinsale Musicbrainz: ccb077c4-62e8-4853-bc34-ff6942734de3 Discogs: 1700595 Edit the value on Wikidata

Kathrin Romany Beckinsale (Londres, Ingalaterra, 1973ko uztailaren 26a), Kate Beckinsale bezala ezagunagoa, ibilbide luzeko aktore eta modelo britainiarra da, besteak beste, Underworld sagan[1] Selene gisa egindako lanagatik ezaguna, baita Much Ado About Nothing edo Serendipity bezalako amodiozko filmengatik ere.

Kathrin Romany Beckinsale Londresko Chiswick auzoan jaio zen. Richard Beckinsale eta Judy Loe aktore ezagunen alaba bakarra da.[2] Aita jatorriz birmaniarra zen. Katek lau urte zituela telebistan lehen aldiz agertu zen, aitari eskainitako "This is Your Life saioko atalean[3]. Bost urte zituela, bihotzekoak jota hil zen bere aita, 31 urterekin. Beckinsale arras penatuta geratu zen galeragatik, eta «gauza txarrak gertatuko zirela pentsatzen hasi zen».[4] Aita telebistan bizitza errealean baino gehiago ikusi bazuen ere, berak dioenez, “zalantzarik gabe, oroitzapen nahikoak ditu pertsona ezezaguna dela ez sentitzeko”.[5] Katen ama alarguna, Roy Battersby zuzendariarekin bizitzera joan zen berak bederatzi urte zituenean, eta Royren lau semeekin eta haren alabarekin batera hazi zen.

Katek Hammersmithen ikasi zuen, Godolphin and Latymer School [6] izeneko neskentzako eskola pribatuan. Bertan Orange Tree Youth Theatre [7] antzerki taldean parte hartu zuen. Bi aldiz irabazi zuen WH Smith Literary saria [8], Zientzia Fikzio eta Poesia kategorian. Berak ere lore berantiar gisa deskribatzen zuen bere burua: Nire lagun guztiak nire aurrean egoten ziren mutilak musukatzen eta sagardoa edaten. Oso tristea iruditu zitzaidan jendea udalekuetan sua egiten ez ibiltzea, helduen gauzak egiten ari ziren. Nerbio-krisia izan zuen eta anorexia garatu zuen 15 urte zituenean. Hori dela eta, psikoanalisi freudiarra jarraitu zuen lau urtez.[5]

Beckinsalek literatura frantses eta errusiarra ikasi zituen Oxfordeko New College-n.[9] Victoria Coren kazetariak deskribatu zuen geroago, adimenaren astindu gisa, zoro samarra, eta oso xarmanta. Oxfordeko Unibertsitateko antzerki taldean ibili zen. Bere lanik aipagarriena Tom Hooper ikaskideak zuzendu zuen Arthur Milleren A View from the Bridge[10] antzeslanaren ekoizpena izan zen. Hirugarren urtea Parisen eman zuen, Hizkuntza Modernoetako ikasle gisa, atzerrian igaro behar zuen derrigorrezko urtean. Ondoren, unibertsitatea uztea erabaki zuen, loratzen ari zen aktore ibilbidean kontzentratzeko: ezertaz gozatzen ari ez nintzen puntura iristen ari nintzen, presioa oso altua zelako, neure burua sutan jartzen ari nintzen eta banekien erabakia hartu behar nuela.

Aktore karrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxforden egin zuen lehen urtean, Katek Much Ado About Nothing (Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau) filmean[11] parte hartzeko eskaintza jaso zuen, Kenneth Branagh-en zuzendaritzapean. Filma Shakespearen izen bereko komediaren egokitzapena da. Film horretan parte hartu ostean eta unibertsitatean jarraitzen zuen bitartean beste lan batzuetarako aukerak ugaritu zitzaizkion. Unibertsitateko ikasketen hirugarren urtea Parisen eman zuen, frantses kulturan murgiltzeko. eta, ondoren, laugarren eta azken urtea ez egitea erabaki zuen, bere aktore karreran kontzentratuz.

Ondoren, hainbat paper egin zituen aurrekontu txikiko filmetan, besteak beste: Shooting Fish[12], Alice Through the Looking Glass[13] (biak 1998an) edota The Last Days of Disco[14] 1999n. Cold Comfort Farm telesailean[15] ere parte hartu zuen. Estatu Batuetako filmetan egin zuen lehen agerraldia Brokedown Palace[16] izan zen , 1999an, baina ez zuen arrakasta komertzialik izan. Arrakasta eta nazioarteko aintzatespena 2001ean iritsi zitzaion, Pearl Harbor[17] filmarekin. Horren ondoren etorri ziren Serendipity[18], urte berean, Underworld[19], 2003an, baita Van Helsing[20] eta The aviator[21] ere, 2004an.

2006an Underworld: Evolution[22] filmean (2003ko Underworld filmaren jarraipena) hartu zuen parte. Hurrengo rol nabarmena Adam Sandler ekoizle eta eta koprotagonista zuen Click[23] komedian izan zuen.

2007an beldurrezko Vacancy[24] filmeko protagonista izan zen, Luke Wilsonekin batera.

Beckinsale idazlea ere bada eta hainbat sari irabazi izan ditu poemekin eta ipuin laburrekin. Gainera, frantsesa, errusiera eta alemana hitz egiten ditu. 

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaFilmaPaperaOharrak
1991 One Against the Wind Barbe Lindell
1993 Much Ado About Nothing [11] Hero
1994 Uncovered [25] Julia
1994 Prince of Jutland/Royal Deceit [26] Ethel
1995 Cold Comfort Farm [27] Flora Poste (TV)
Haunted [28] Christina Mariell
1996 Emma [29] Emma Woodhouse (TV)
1998 The Last Days of Disco[14] Charlotte Pingress
Shooting Fish[12] Georgie
Alice Through the Looking Glass[13] Alice
1999 Brokedown Palace[30] Darlene Davis
2000 The Golden Bowl[31] Maggie Verver
2001 Serendipity [18] Sara Thomas
Pearl Harbor[17] Evelyn Johnson erizain tenientea
2002 Laurel Canyon [32] Alex Elliot
Tiptoes [33] Carol
2003 Underworld [19] Selene
2004 The Aviator [21] Ava Gardner
Van Helsing [20] Anna Valerious
2006 Click [23] Donna Newman
Underworld: Evolution [22] Selene
2007 Vacancy [24] Amy Fox
2008 Snow Angels [34] Annie Marchand
Nothing But the Truth[35] Rachel Armstrong
Fragments[36] Carla Davenport
2009 Underworld: Rise of the Lycans [37] Selene Ahotsa
Whiteout [38] Carrie Stetko
Everybody's Fine[39] Amy
2011 Underworld: Endless War[40] Selene Animazio-film laburra, ez da filmaren kredituetan agertzen
2012 Contraband [41] Kate Farraday
Underworld: Awakening[42] Selene
Total Recall [43] Lori Quaid
Republicans, Get in My Vagina[44] Woman #3 Film laburra
2013 The Trials of Cate McCall[45] Cate McCall
2014 Stonehearst Asylum[46] Eliza Graves
The Face of an Angel[47] Simone Ford
2015 Absolutely Anything[48] Catherine West
2016 Love & Friendship[49] Lady Susan Vernon
The Disappointments Room[50] Dana
Underworld: Blood Wars[51] Selene
2017 The Only Living Boy in New York[52] Johanna
2018 Farming[53] Ingrid Carpenter
2019 Untouchable[54] Bere burua Ez da filmaren kredituetan agertzen
2021 Jolt[55] Lindy Lewis
2022 Prisoner's Daughter [56] Maxine
2023 Fool’s Paradise [57] Christiana Dior
TBA

Canary Black [58]

CIA agent Avery Graves

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) «The Underworld Saga» IMDb (kontsulta data: 2026-01-12).
  2. ↑ (Ingelesez) «BFI | Film & TV Database | BECKINSALE, Kate» ftvdb.bfi.org.uk (kontsulta data: 2026-01-12).
  3. ↑ (Ingelesez) Yarwood, Terry. (1977-11-23). Richard Beckinsale. (kontsulta data: 2026-01-12).
  4. ↑ (Ingelesez) «Kate Beckinsale worries about school violence» People.com (kontsulta data: 2026-01-12).
  5. 1 2 (Ingelesez) «Facing up to the past» The Independent 1997-04-04 (kontsulta data: 2026-01-12).
  6. ↑ (Ingelesez) «Godolphin and Latymer | Independent School for Girls aged 11-18» Godolphin and Latymer (kontsulta data: 2026-01-12).
  7. ↑ (Ingelesez) «Orange Tree Theatre» Orange Tree Theatre (kontsulta data: 2026-01-12).
  8. ↑ (Ingelesez) «Here Today» The Independent 1994-02-17 (kontsulta data: 2026-01-12).
  9. ↑ (Ingelesez) «New College - About us» www.new.ox.ac.uk (kontsulta data: 2026-01-12).
  10. ↑ (Ingelesez) «A View from the Bridge» National Theatre at Home | Watch Theatre Online (kontsulta data: 2026-01-12).
  11. 1 2 (Gaztelaniaz) Branagh, Kenneth. (1994-02-11). Much Ado About Nothing. Renaissance Films, American Playhouse Theatrical Films, BBC Film (kontsulta data: 2026-01-12).
  12. 1 2 (Gaztelaniaz) Schwartz, Stefan. (1998-05-01). Shooting Fish. Gruber Bros, Tomboy Films, Winchester Multimedia PLC (kontsulta data: 2026-01-12).
  13. 1 2 (Gaztelaniaz) Henderson, John. (1998-12-26). Alice Through the Looking Glass. Projector Productions, Channel 4 Television Corporation, IAC Film (kontsulta data: 2026-01-12).
  14. 1 2 (Gaztelaniaz) Stillman, Whit. (1999-11-05). The Last Days of Disco. Castle Rock Entertainment, Polygram Filmed Entertainment, Westerly Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) Schlesinger, John. (1997-08-11). Cold Comfort Farm. BBC Film, British Broadcasting Corporation (BBC), Thames International (kontsulta data: 2026-01-12).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) Kaplan, Jonathan. (2000-01-21). Brokedown Palace. Fox 2000 Pictures, Adam Fields Productions, Twentieth Century Fox (kontsulta data: 2026-01-12).
  17. 1 2 (Gaztelaniaz) Bay, Michael. (2001-07-06). Pearl Harbor. Touchstone Pictures, Jerry Bruckheimer Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  18. 1 2 (Gaztelaniaz) Chelsom, Peter. (2002-01-25). Serendipity. Miramax, Tapestry Films, Simon Fields Productions (kontsulta data: 2026-01-12).
  19. 1 2 (Gaztelaniaz) Wiseman, Len. (2003-10-17). Underworld. Screen Gems, Sony Pictures Entertainment, Lakeshore Entertainment (kontsulta data: 2026-01-12).
  20. 1 2 (Gaztelaniaz) Sommers, Stephen. (2004-05-07). Van Helsing. Universal Pictures, The Sommers Company, Stillking Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) Scorsese, Martin. (2005-01-14). The Aviator. Forward Pass, Appian Way, IMF Internationale Medien und Film GmbH & Co. 3. Produktions KG (kontsulta data: 2026-01-12).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) Wiseman, Len. (2006-02-03). Underworld: Evolution. Screen Gems, Lakeshore Entertainment, Vancouver Film Studios (kontsulta data: 2026-01-12).
  23. 1 2 (Gaztelaniaz) Coraci, Frank. (2006-09-29). Click. Columbia Pictures, Revolution Studios, Happy Madison Productions (kontsulta data: 2026-01-12).
  24. 1 2 (Gaztelaniaz) Antal, Nimród. (2007-11-30). Vacancy. Screen Gems, Hal Lieberman Company (kontsulta data: 2026-01-12).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) McBride, Jim. (1995-01-05). Uncovered. CiBy 2000, CiBy UK, Ciby Uk (kontsulta data: 2026-01-12).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) Axel, Gabriel. (1994-02-23). Prince of Jutland. Les Films Ariane, Woodline Films Ltd., Kenneth Madsen Filmproduktion A/S (kontsulta data: 2026-01-12).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) Schlesinger, John. (1997-08-11). Cold Comfort Farm. BBC Film, British Broadcasting Corporation (BBC), Thames International (kontsulta data: 2026-01-12).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) Gilbert, Lewis. (1995-10-27). Haunted. October Films, Lumière Pictures, Double "A" Pictures (kontsulta data: 2026-01-12).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) Lawrence, Diarmuid. (1996-11-24). Emma. A+E Networks, Chestermead, Meridian Broadcasting (kontsulta data: 2026-01-12).
  30. ↑ (Gaztelaniaz) Kaplan, Jonathan. (2000-01-21). Brokedown Palace. Fox 2000 Pictures, Adam Fields Productions, Twentieth Century Fox (kontsulta data: 2026-01-12).
  31. ↑ Ivory, James. (2001-02-02). The Golden Bowl. Merchant Ivory Productions, TF1 International, Miramax (kontsulta data: 2026-01-12).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) Cholodenko, Lisa. (2004-10-08). Laurel Canyon. Sony Pictures Classics, Good Machine, Antidote Films (I) (kontsulta data: 2026-01-12).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) Bright, Matthew. (2004-01-16). Tiptoes. Langley Productions, Marshak / Zachary, Muse Productions (kontsulta data: 2026-01-12).
  34. ↑ (Gaztelaniaz) Green, David Gordon. (2008-03-21). Snow Angels. Crossroads Films, Snow Blower Productions, True Love Productions (kontsulta data: 2026-01-12).
  35. ↑ (Gaztelaniaz) Lurie, Rod. (2009-07-29). Nothing But the Truth. Yari Film Group (YFG), Battleplan Productions (kontsulta data: 2026-01-12).
  36. ↑ (Gaztelaniaz) Woods, Rowan. (2010-05-07). Winged Creatures. Peace Arch Entertainment Group, RGM Entertainment, Artina Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  37. ↑ (Gaztelaniaz) Tatopoulos, Patrick. (2009-03-13). Underworld: Rise of the Lycans. Screen Gems, Lakeshore Entertainment, Lakeshore Entertainment (kontsulta data: 2026-01-12).
  38. ↑ (Gaztelaniaz) Sena, Dominic. (2009-09-11). Whiteout. Warner Bros., Dark Castle Entertainment, StudioCanal (kontsulta data: 2026-01-12).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) Jones, Kirk. (2010-01-01). Everybody's Fine. Miramax, Radar Pictures, Hollywood Gang Productions (kontsulta data: 2026-01-12).
  40. ↑ (Gaztelaniaz) Underworld: Endless War. Lakeshore Entertainment, Screen Gems, Titmouse 2011-12-20 (kontsulta data: 2026-01-12).
  41. ↑ (Gaztelaniaz) Kormákur, Baltasar. (2012-03-16). Contraband. Universal Pictures, Relativity Media, Working Title Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  42. ↑ (Gaztelaniaz) Mårlind, Måns; Stein, Björn. (2012-01-27). Underworld: Awakening. Screen Gems, Lakeshore Entertainment, Sketch Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  43. ↑ (Gaztelaniaz) Verhoeven, Paul. (1990-07-30). Total Recall. Carolco Pictures, Estudios Churubusco Azteca S.A. (kontsulta data: 2026-01-12).
  44. ↑ (Gaztelaniaz) Savage, Andrea. (2012-05-04). Republicans, Get in My Vagina. Funny or Die (kontsulta data: 2026-01-12).
  45. ↑ (Gaztelaniaz) Moncrieff, Karen. (2013-11-28). The Trials of Cate McCall. Sunrise Films (II), Pitbull Pictures, Sierra / Affinity (kontsulta data: 2026-01-12).
  46. ↑ (Gaztelaniaz) Anderson, Brad. (2015-01-09). Stonehearst Asylum. Icon Productions, Sobini Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  47. ↑ (Gaztelaniaz) Winterbottom, Michael. (2015-10-23). The Face of an Angel. BBC Film, Cattleya, Multitrade (kontsulta data: 2026-01-12).
  48. ↑ (Gaztelaniaz) Jones, Terry. (2016-05-13). Absolutely Anything. Bill and Ben Productions, GFM films, Premiere Picture (kontsulta data: 2026-01-12).
  49. ↑ (Gaztelaniaz) Stillman, Whit. (2016-11-11). Love & Friendship. Westerly Films, Blinder Films, Chic Films (kontsulta data: 2026-01-12).
  50. ↑ (Gaztelaniaz) Caruso, D. J.. (2016-09-09). The Disappointments Room. Demarest Films, Media Talent Group, Relativity Media (kontsulta data: 2026-01-12).
  51. ↑ (Gaztelaniaz) Foerster, Anna. (2017-01-13). Underworld: Blood Wars. Screen Gems, Lakeshore Entertainment, LStar Capital (kontsulta data: 2026-01-12).
  52. ↑ (Gaztelaniaz) Webb, Marc. (2017-07-27). The Only Living Boy in New York. Amazon Studios, Bona Fide Productions, Big Indie Pictures (kontsulta data: 2026-01-12).
  53. ↑ (Gaztelaniaz) Akinnuoye-Agbaje, Adewale. (2019-10-11). Farming. EMG Management, Groundswell Productions, Logical Pictures (kontsulta data: 2026-01-12).
  54. ↑ (Gaztelaniaz) Macfarlane, Ursula. (2019-06-20). Untouchable. BBC Television, Samuel Marshall Films, Lightbox Media (kontsulta data: 2026-01-12).
  55. ↑ (Gaztelaniaz) Wexler, Tanya. (2021-07-23). Jolt. Busted Shark Productions, Campbell Grobman Films, Eclectic Pictures (kontsulta data: 2026-01-12).
  56. ↑ (Gaztelaniaz) Hardwicke, Catherine. (2023-07-04). Prisoner's Daughter. Sam Okun Productions, Oakhurst Entertainment, Great Point Media (kontsulta data: 2026-01-12).
  57. ↑ Day, Charlie. (2023-05-12). Fool's Paradise. Wrigley Pictures, Armory Films, Films4You (kontsulta data: 2026-01-12).
  58. ↑ (Gaztelaniaz) Morel, Pierre. (2024-10-24). Canary Black. Anton, MP Film Production, MP Produkcija (kontsulta data: 2026-01-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]