Edukira joan

Lamu

Lamu
Lamu
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Kenya
County of KenyaLamuko konderria
Izen ofizialaLamu
Jatorrizko izenaLamu
Posta kodea80500
Geografia
Koordenatuak2°16′07″S 40°54′01″E / 2.2686°S 40.9003°E / -2.2686; 40.9003
Mapa
Azalera0,37 km²
Altitudea15 m
Demografia
Biztanleria18.382
Dentsitatea49.681 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakZonguldak

Lamu hiria Kenyako Lamu uhartean dagoen herri txiki bat da. Lamu uhartea halaber izen bereko artxipelagoan dago kokatuta, Indiako ozeanoan. Hiri hau Gizateriaren Ondare izendatua da. Gaur egun Lamu polemikaren erdian dago inguruan Txinak eta Kenyako Gobernuak egin nahi duten portu erraldoiaren erruz, Afrika ekialdeko handiena.[1]

Lamu jarraian bizirik egon den Kenyako hiri zaharrena da eta Afrikako ekialdearen kostaldean aurreneko swahilien hiria da. Hiriaren inguruko aurreko testigantza 1441koa da; urte horretan Abu-al-Mahasini bidaiari arabiarrak Lamuri buruzko informazioa jaso zuen. Urte horietako tradizioen arabera garai hartan, urperatze baten ondorioz, txinatarren populazio bat bizi izan zen uharte horietan. Egin diren DNA probek eta aurkitutako aztarna batzuek hori baieztatu dute. Gaur egun, oraindik orain, bertako poluzioan hazpegi txinatarrak ikus daitezke.[2] 1506an portugaldarrek uhartea konkistatu zuten. Urte horietan Lamuk garrantzi handia izan zuen Indiako ozeanoaren komertzio sareetan.

Koral harriaz eta mangladien egurrez eraikita hiriak XIX. mendeko herri arabiar baten antolaketa du: kale estuak, barruko patioak... Uharte osoan errepiderik ez dago eta garraio lanak astoak erabiliz egiten dira. Astoa Lamuko ikur bat da. Lamuko Museoa oso ospetsua da. Gaur egun bertako gazteluan dago kokatuta. Hirian 40 meskita daude.

Lamuren boterea esklaboen merkatuaren gainean eraiki zen. Animalien maskorrak, bestetik, adarrak, bolia, egurra izan ziren beste garaietako komertzio gaiak baina gaur egun guztiek garrantzia galdu dute. Horren ordez artxipelago osoan turismoak indar handia hartu du.

    Datu klimatikoak (Lamu)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.9 31.3 32.1 31.1 29.0 28.0 27.4 27.5 28.3 29.5 30.8 31.2 29.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24.5 24.7 25.5 25.6 24.5 23.7 23.2 23.1 23.5 24.3 24.6 24.6 24.3
Euria (mm) 6 4 25 130 329 164 75 40 39 40 39 28 919
Euri egunak (≥ 1 mm) 1 1 3 10 15 15 11 8 7 5 6 3 85
Iturria: World Meteorological Organization[3]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]