Let Him Go
| Let Him Go | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2020 |
| Izenburua | Let Him Go |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | thrillerra |
| Iraupena | 114 minutu |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Thomas Bezucha (en) |
| Gidoigilea(k) | Thomas Bezucha (en) |
| Antzezlea(k) | |
| focusfeatures.com… | |
Let Him Go, euskaraz: «Utziozue Joaten», 2020ko Thomas Bezucha estatubatuarrak zuzendutako neo-western thriller film bat da. Larry Watson idazlearen 2013ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Diane Lane, Kevin Costner, Lesley Manville, Kayli Carter, Will Brittain eta Jeffrey Donovan aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961, Montanan bizi dira George (Kevin Costner) eta Margaret Blackledge (Diane Lane): senar-emazteak dira, eta oso urte gutxi pasatu dira haien James (Ryan Bruce) seme kutuna galdu zutenetik.
1963, zauri hori irekia dute oraindik, eta Jimmy biloba haiengandik urrun egoteak ez du egonezina asetzen. Semea hil ondoren, beste Donnie (Will Brittain) gizon batekin maitemindu zen haren Lorna (Kayli Carter) neska laguna. Eta, geroztik, gizon boteretsu horrekin eta haren familiarekin bizi da Georgen eta Margareten biloba.
Hori dela eta, Montanatik Dakotara joango dira bilobaren bila. Misio hori, baina, ez da haiek uste bezain erraza izango; izan ere, Weboy familiak oztopo ugari jarriko dizkie biloba berriro ere Montanara eraman ez dezaten. Bereziki, Blanche Weboy (Lesley Manville) ama zitala izango da Blackledge senar-emazteen asmoak zapuztuko dituena, eta indarkeria ere erabiliko du biloba haien besoetara itzul ez dadin.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diane Lane: Margaret Blackledge
- Kevin Costner: George Blackledge
- Lesley Manville: Blanche Weboy
- Will Brittain: Donnie Weboy
- Jeffrey Donovan: Bill Weboy
- Kayli Carter: Lorna Blackledge
- Booboo Stewart: Peter Dragswolf
- Ryan Bruce: James Blackledge
- Adam Stafford: Marvin Weboy
- Bradley Stryker: Nevelson sheriffa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Biloba bat berreskuratzea» Berria 2021-01-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2020ko filmak
- Kevin Costnerrek antzeztutako filmak
- Diane Lanek antzeztutako filmak
- Jeffrey Donovanek antzeztutako filmak
- Booboo Stewartek antzeztutako filmak
- Lesley Manvillek antzeztutako filmak
- Will Brittainek antzeztutako filmak
- Kayli Carterrek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Neo-Western filmak
- Drama filmak
- Road movie filmak
- Thrillerrak
- Familiei buruzko filmak
- Bikote ezkonduei buruzko filmak
- Alarguntzari buruzko filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Etxeko indarkeriari buruzko filmak
- Montanan girotutako filmak
- Ipar Dakotan girotutako filmak
- 1961ean girotutako filmak
- 1963an girotutako filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak