Edukira joan

Ogedei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogedei

2. Mongolen Inperioko khan

1229ko irailaren 13a - 1241eko abenduaren 11
← Tolui (en) Itzuli - Töregene Khatun (en) Itzuli →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakᠣᠭᠡᠳᠡᠢ, Өгөдэй
JaiotzaKhamag Mongol (en) Itzuli, 1186ko azaroaren 7a
HerrialdeaMongolen Inperioa
HeriotzaMongolen Inperioa, 1241eko abenduaren 11 (55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaGenghis Khan
AmaBörte
Ezkontidea(k)Achin Khatun (en) Itzuli
Töregene Khatun (en) Itzuli
Anghui (en) Itzuli
Empress Batchimeg (en) Itzuli
Möge Khatun (en) Itzuli
Q140287279 Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBorjigin (en) Itzuli
Gengiskhanidak
Hezkuntza
HizkuntzakMongoliera
Jarduerak
JarduerakKhana
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioatengrismoa

Ogedei[1] (mongolieraz: Өгэдэй, Ögedei, txinera tradizionalez: 窩闊台; 1186ko azaroaren 7a - 1241eko abenduaren 11), Ogedei Khan izenaz ere ezaguna, agintari mongola izan zen, ekialdeko eta mendebaldeko Asiaren parte handi bat konkistatu zuena. Gengis Khan handiaren semea zen eta haren oinordetza hartu zuen.

Mongolen Inperioa zabaldu zuen Persia eta Korea erasotuz eta Europa ekialderaino ere iritsi zen mongolen armada. Jatorrian herri nomada zen arren mongolen lehenengo hiriburua eraiki zuen, Karakorum. Aitaren itzalaren aurrean gutxituta gelditu da historian baina haren garaian karisma handiko enperadorea izan zen, umore onekoa eta oso azkarra hala arlo militarrean nola administrazioaren antolakuntzan.

Temüjin eta Börteren hirugarren semea zen. Jotxi zen seme zaharrena eta Txagatai bigarrena. Aita enperadore izateko bidean zeresan handia izan zuen Ogedei gazteak. Mongolen bateratze prozesuan mongolen leinuen arteko borroka gogorrak izan ziren eta Temüjinek porrot handia izan zuen Jamukharen armadaren aurrean. Ogedeik 17 urte zituen orduan eta larri zauritu zen borrokan[2]. Borokhula anai ordeak erreskatatu zuen. 18 urte zituela Ogedei Törengene emazteaz ezkondu zen aitaren baimenarekin.

1206an Temüjinek mongol leinu guztiak batu zituenean inperioko khana bihurtu zen eta Gengis Khan izena hartu zuen. Ogedeiri Emil eta Hobok ibaien arteko lurraldearen kontrola eman zion eta Jalayir leinuko komandantea zen Ilugei Ogedeiren tutore izendatu zuen.

Ogedeik eta haren anaiek lehenengo kanpaina 1211ko azaroan egin zuten Jin dinastiaren aurka, Txinaren iparraldean. Hebei probintziaren hegoaldea harpilatu zuen eta 1213an Shanxi. Ogedeiren armadak Jin soldaduak Ordos lautadan hegoalderaino bidali zituzten Mendebaldeko Xia, Jin eta Song dinastien domeinuak elkartzen ziren punturaino[3].

Mongolek Khwarezmiar Inperioa konkistatu zuten garaian Txagataik eta Ogedeik bost hilabetez Otrar hiria setiatu (1219-1220) eta azkenean biztanleen artean sarraski handia egin zuten. Ondoren Jotxi anaiarekin batu ziren Urgench hiria setiatzeko. Jotxi eta Txagatai ez ziren estrategia militarrari zegokionean eta seme gazteena izan arren Gengis Khanek Ogedeiri eman zion setioa gidatzeko agintea