Edukira joan

Sivatherium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sivatherium
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaGiraffidae
SubfamiliaSivatheriinae
Generoa Sivatherium
[[Hugh Falconer, Proby Thomas Cautley|]], 1836
Datu orokorrak
Altuera3 m
Masa500 kilogramo

Sivatherium (euskaraz: «Shivaren piztia», Shiva eta therium-etik, antzinako grezierazko θηρίον - thēríon latinizatua) Afrika eta Eurasiako zehar hedatu zen jirafa genero desagertua da. Sivatherium giganteum espeziea, pisuaren arabera, ezagutzen den jirafa handienetakoa da, eta garai guztietako hausnarkari handienetakoa ere bai.

Kokapena tenporala eta geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sivatherium Miozeno amaieran (duela 7 milioi urte inguru) sortu zen Afrikan eta Pleistozeno goiztiarra arte (Kalabriar) iraun zuen duela milioi bat urte inguru arte.

Lehenengo aztarnak Himalaia mendikatearen oinean aurkitu ziren, Indiako iparraldean. Hurrengo urteetan Eurasiako eta Afrikako hainbat tokitan aurkitu dira Sivatherium-aren fosilak.

Hugh Falconer eta Proby Cautley paleontologo ingelesek deskribatu zuten aurrenekoz 1836. urtean.[1] Sivatherium giganteum da espezie tipoa baina beste batzuk ere deskribatu dira:

  • S. giganteum
  • ?S. hendeyi Harris, 1976
  • S. maurusium
  • S. proton Rios, 2022

Gaur egungo okapi baten antzekoa zen itxuran, baina askoz handiagoa. Sorbaldetara bi metroko altuera zuen eta guztira 3 metrotakoa. 400 eta 500 kilogramo artean pisatzen zituen.[2] Estimazio berriagoek 857–1,812 kg arteko pisua zuela adierazi dute.[3]

Buruan osikono adar parea zituen eta begien gainean bigarren adar pare bat. Garezurra pisutsua zenez sorbalda indartsuak eta lepoko muskulu indartsuak zituen.

Gizakiarekin harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olduwaiko arroilean (Tanzania) aurkituriko Sivatherium-en hondar batzuek harrizko labanek eragindako ebaketak azaltzen dituzte. Animaliaren haragia zatitzen eragindakoak dira. 1,35 milioi urte dituzten aztarnak dira eta Homo erectus batzuek eragindakoak direla ondorioztatu da.

Sahara aldeko arroketako margoetan eta Sumerreko hainbat figuratan Sivatheriuma ikusten dela esan izan da baina ez da fosilen ebidentziarik aurkitu inguru haietan.[4]

Sivatheriumaren hainbat berreraikitze eta ilustrazio:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Asiatic Society of Bengal. (1836). Journal of the Asiatic Society of Bengal. (kontsulta data: 2026-05-06).
  2. «RSN: Sivatherium giganteum - BioData» www.geocities.ws (kontsulta data: 2026-05-06).
  3. (Ingelesez) «The Biggest Giraffe of All Time» Science 2016-02-10 (kontsulta data: 2026-05-06).
  4. Colbert, E. N.. (1936). «Was the extinct giraffe (Sivatherium) known to the ancient Sumerians?» American Anthropologist 38: 605–608. (kontsulta data: 2026-05-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]