Zokor
Itxura
| Zokor | |
|---|---|
| lurzorua | |
Zokorra da lur zati trinkoa, adibidez goldeaz lurra lantzen egiten dena. Sinonimo asko ditu hitzak euskaraz, adibidez mokil, mokor, sokil edo erpil.[1]
Soloak landatzeko eta ereiteko orduan zokorrak traba izan ohi dira, eta areak erabiltzen dira haiek txikitzeko.[2] Banakako zokorrak birrintzeko zokor-mazoak erabili izan dira tradizionalki halaber.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EH - Bilaketa - Mokor», www.euskaltzaindia.eus. 2025eko urtarrilaren 28an kontsultatua.
- ↑ Fundazioa, Elhuyar, «zokor», Elhuyar Hiztegia. 2025eko urtarrilaren 28an kontsultatua.
- ↑ Antigoaleko Hiztegia (2018ko urriaren 17a), «Zokor-mazo -», Zarautzguka.eus. 2025eko urtarrilaren 28an kontsultatua.