2000
Itxura
| 2000. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
| Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
| Urteak | 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia | 2000 MM |
| Ab urbe condita | 2753 |
| Armeniar egutegia | 1449 ԹՎ ՌՆԽԹ |
| Bahá'í egutegia | 156 – 157 |
| Bengaliar egutegia | 1407 |
| Berber egutegia | 2950 |
| Egutegi budista | 2544 |
| Myanmarko egutegia | 1362 |
| Bizantziar egutegia | 7508 – 7509 |
| Koptoen egutegia | 1716 – 1717 |
| Etiopiar egutegia | 1992 – 1993 |
| Hebrear egutegia | 5760 – 5761 |
| Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 2056 – 2057 |
| Shaka Samvat | 1922 – 1923 |
| Kali Yuga | 5101 – 5102 |
| Iraniar egutegia | 1378 – 1379 |
| Islamiar egutegia | 1420 – 1421 |
| Korear egutegia | 4333 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2543 |
| Unix denbora | 946684800 – 978307199 |
| Holozeniar egutegia | 12000 |
- Artikulu hau 2000. urteari buruzkoa da, zenbakiari buruzkoaren bila bazabiltza, ikus Bi mila.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 6a – Demoek beren lehen jendaurreko ekintza egin zuten Baionako espetxean. Bi kide “Euskal presoak Euskal Herrira” eta “Demokrazia Euskal Herriarentzat” zioten pankartekin kartzelako murrura igo ziren, eta beste hiruk espetxeko hormetan pintaketak egin zituzten.
- Urtarrilaren 27a – Alderdi Popularrak harremanak eten zituen Juan Jose Ibarretxerekin.
- Otsailaren 1a – Baltasar Garzon epaileak kartzela zigorra agindu zuen HBko bost kideren aurka, ETAren nazioarteko aparatuko kide izatea leporatu eta gero.
- Otsailaren 8a – Bilboko Miribilla auzo berriaren eraikitze lanetarako egindako leherketa batek kalteak eragin zituen Miribilla ondoko San Adriango auzoko etxe eta kotxeetan.
- Otsailaren 22a – Fernando Buesa, Eusko Jaurlaritzako sailburu-ohia eta bere bizkartzaina erail zituen ETAk.
- Otsailaren 24a – Vatikanoko San Pedro basilikako kupulatik zintzilikatu ziren Itoizekin Solidarioak taldeko kideak.
- Martxoaren 14a –
- Paueko Kontseilu Nagusitik euskal ordezkari instituzionalei zegozkien 21 eserlekuak ebatsi zituzten hainbat "demok". Demokrazia Euskal Herriarentzat taldeko kide hauek eskatzen zuten Euskal Departamentua eratzea eta aulki horiek Euskal Herrira zeramatzatela adierazi zuten.
- Ezezagunek sabotajea burutu zuten Elgeako parke eolikoaren eraikuntzaren aurka, errotetako sei gurutze txikituz.
- Martxoaren 25a – Ertzaintzak kale borroka erasoaldiak burutzeko material ugari atzeman zuen Donostiako herriko taberna batean.
- Apirilaren 20a – Motorrean arazo bat izan zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Bilboko aireportuan.
- Apirilaren 28a – Odon Elorzak PSE-EEren zuzendaritzan zeukan kargua utzi zuen, alderdiaren estrategiarekin ados ez egoteagatik.
- Maiatzaren 26a – Demokrazia Euskal Herriarentzat mugimenduko 62 kidek presoen bizi baldintzak salatzeko dozena bat ekimen egin zituzten zortzi herritan, erabat koordinatuta.
- Ekainaren 1a – Frank Gehry arkitektoak Eltziegon eraikiko zen Marqués de Riscal upelategi berriaren diseinua aurkeztu zuen.
- Uztailaren 10a – Nazio Batuek Gasteizko Gerriko Berdea munduko onenen artetik aukeratu zuen.
- Uztailaren 19a – Hiru urteko lanen ostean Eusko Legebiltzarraren egoitza berria inauguratu zen.
- Uztailaren 24a – ETAk kotxe-bonba bat jarri zuen Pilar Aresti Alderdi Popularreko kidearen Getxoko etxearen ondoan.
- Uztailaren 29a – Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako gobernadore zibil ohia, erail zuen ETAk.
- Abuztuaren 7a – Hiru ETAkide hilik Bilboko Bolueta auzoan, bidaiatzen ari ziren kotxean zeramatzaten lehergailuek eztanda egin eta gero.
- Abuztuaren 8a – Jose Mari Korta, ADEGIko burua, erail zuen ETAk.
- Irailaren 7a – Karrantzako Molinar auzoan FEVEko bi merkantzia-trenek elkar talka egin eta lau hildako izan ziren.
- Irailaren 9a – Euskal Herritarrokek Eusko Jaurlaritzan EAJ eta EArekin egindako koalizioa utzi zuen.
- Irailaren 23a – Creditrans bidaia-txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Metro Bilbaon.
- Azaroaren 8a – Sute batek Fagorren Gasteizko lantegia birrindu zuen.
- Azaroaren 22a – Ernest Lluch erail zuen ETAk.
- Abenduaren 5a – Eusko Legebiltzarrak Euskal Herritarrokeko parlamentarien soldata izoztea adostu zuen.
- Abenduaren 14a – Emakume bat hilik eta bortxaketa arrastoekin agertu zen Gasteizen lan egiten zuen tabernan.
- Abenduaren 18a – ETAk lehergailu bat jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, irakasle bat erail nahiean. Lehergailuak huts egin zuen.
Espainiar Estatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Emakume bat eta bere hiru haur hil ziren Jaéngo bere etxeak su hartzean.
- Martxoaren 12a – 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- Apirilaren 1a – Hamar urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion iruzurra eta bidegabeko jabetzearen delituengatik.
- Maiatzaren 31a – Ekintzaile bat Espainiako telebistako programarik ikusienetakoa zen Gran Hermanon sartu zen, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz.
- Abuztuaren 2a – Tajo ibaian egondako fuel-olio isurketa batek hondamendi ekologikoa sortu zuen.
- Abuztuaren 18a – Alfonso Antxia espeleologo euskaldun famatua Burgosko kobazulo batean hil zen.
- Urriaren 30a – ETAk Madrilen hiru pertsona hil zituen.
Munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 25a – Berlinen, Itoizen aurka irrati-telebistaren dorre batetik zintzilikatu ziren. Itoizekin Elkartasuna taldeko hiru kidek zintzilikatutako pankarta handiak “Itoizko urtegia gelditu” zioen.
- Urtarrilaren 8a – Bederatzi militar argentinar atxilotu zituzten ustez diktadura garaian jaiotako umeez jabetzeagatik.
- Urtarrilaren 16a – Ricardo Lagos Txileko presidente aukeratu zuten.
- Otsailaren 11 – Erresuma Batuko gobernuak Ulsterreko autonomia bertan-behera utzi zuen.
- Martxoaren 18a – Taiwanek independentziaren aldeko presidente bat aukeratu zuen Txina mehatxatuz.
- Martxoaren 26a – Vladimir Putinek Errusiako hauteskundeak irabazi zituen gehiengo absolutua lortuz.
- Ekainaren 13a – Joan Paulo II.a aita santua erailtzen saiaturiko Ali Ağcari indultua eman zion Italiako gobernuak.
- Ekainaren 19a – Demokrazia Euskal Herriarentzat taldeko kideek Lapurdiko Biltzarraren 1789ko aktak eraman zituzten Paueko artxibotik. Dokumentuetan Frantziako Iraultzaren garaian hartutako erabakien akta-liburua zegoen. Poliziak hamabost demo atxilotu zituen hurrengo egunetan.
- Uztailaren 1a – Zortzi pertsona hil ziren Danimarkako Roskilde hirian egiten ari zen Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
- Uztailaren 11 – 250 hildako Nigerian oliobide batek eztanda egin eta gero. Aurretik, oliobidean petrolioa lapurtzen ibili zen jendea.
- Uztailaren 28 – Ipar Irlandako preso politiko guztiak aske utzi zituzten. Ostiral Santuko Akordioaren puntuetako izan zen eta preso errepublikar zein unionistak kalera atera ziren.
- Uztailaren 30a – Stormonteko Akordioan erabaki bezala hilketa delituak zeuzkaten 86 preso kartzelatik atera zituzten.
- Abuztuaren 12a – K-141 Kursk urpekari nuklear errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.
- Irailaren 8a – Palestinan Bigarren Intifada hasi zen. Gatazka Jerusalemgo Al Aksa meskitan sortu zen militarrek inguratu eta herritarrak jipoitzen hasi zirenean.
- Urriaren 12a – Al-Qaedako zelula batek, Yemengo Adengo portuan ainguratuta zegoela, USS Coleren aurkako atentatua burutu zuen.
- Abenduaren 10a – Ehud Barak Israelgo presidenteak dimisioa aurkeztu zuen, hauteskundeak aurreratzera behartuz.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 3a – BBVAk akordio bat sinatu zuen interneteko Terra enpresarekin.
- Martxoaren 8a – BBKk Banco Guipuzcoanoren akzioen %10a erosi zuen 51,09 milioi euro ordaindu eta gero.
- Martxoaren 30a – Vital Kutxaren kontrola PP-PSE-EEk eskuratu zuten.
- Irailaren 13a – Ameriketako Estatu Batuetako Chase Manhattan bankuak JP Morgan bankua erosteko eskaintza aurkeztu zuen (hau ere estatubatuarra). Guztira 33.200 milioi dolar ordainduz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Gatibu" euskal musika talde ospetsua sortu zuten.
- 2000ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Igor Elortza izan zen.
- Apirilaren 15a – 2000ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, laugarren aldiz jarraian.
- Apirilaren 16a – 2000ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek txapelketa honetako bere lehen txapela jantzi zuen.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ace of Base – Greatest Hits
- AC/DC – Stiff Upper Lip
- Alejandro Sanz – El alma al aire
- Amaral – Una Pequeña Parte del Mundo
- Anahí – Baby Blue
- Aqua – Aquarius
- Barricada – Acción directa
- Belle Pérez – Hello World
- Björk – Selmasongs
- Blur – The best of
- Blonde Redhead- Melody of Certain Damaged Lemons
- Blonde Redhead- Mélodie Citronique EP
- Blondie – Live In New York
- Bobby Pulido – Zona de Peligro
- Bon Jovi – Crush
- Bouquet Garni – Bouquet Garni (21 de marzo)
- Bow Wow – Beware of Dog
- Brujería – Brujerizmo
- B'z – Eleven (6 de diciembre)
- Camilo Sesto – El Fantasma de la Ópera
- Celia Cruz – Siempre Viviré
- Chay Vdvoëm – Неродная
- Collective Soul – Blender
- Daddy Yankee – El Cártel
- Decapitated – Winds of Creation
- Diskoteka Avariya – Марафон
- Diskoteka Avariya – Авария Против!
- Diskoteka Avariya – Все Хиты: Авария Против!
- Do As Infinity – Break of Dawn (23 de marzo)
- Eminem – The Marshall Mathers LP
- Enrique Bunbury – Pequeño Cabaret Ambulante
- Enya – A Day Without Rain
- Eros Ramazzotti – Estilo Libre
- Evanescence – Origin (4 de noviembre)
- Fito Páez – Rey Sol
- Gillette – Sex Tonight
- Green Day – Warning:
- Hanson – This Time Around
- Hevia – Al Otro Lado
- HIM – Razorblade Romance
- Placebo – Black Market Music
- Jeans – [Jeans]
- José María Cano – Josecano
- Joaquín Sabina – Nos Sobran los Motivos
- Juanes – Fíjate Bien (17 de octubre)
- Julieta Venegas – Bueninvento
- La Oreja de Van Gogh – El viaje de Copperpot
- Laïs – Dorothea (15 de noviembre)
- Líbido – Hembra
- Limp Bizkit – Chocolate Starfish And The Hot Dog Flavored Water
- Linkin Park – Hybrid Theory
- Los Alegres de la Sierra – Shaka's Vs. Shaka's
- Los Alegres de la Sierra – Corridos Y Canciones
- Los Alegres de la Sierra – Los Shakas De La Sierra
- Los Planetas – Unidad de Desplazamiento
- Los Tigres del Norte – De Paisano A Paisano
- Luca Turilli- The King Of The Nordic Twilight
- Lucero- Mi Destino
- Luis Miguel – Vivo
- Madonna – Music
- Mägo de Oz – Finisterra
- Malagata- Una Década de Exitos
- María Gabriela Epumer – Perfume
- Marilyn Manson – Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death)
- Mark Knopfler – Sailing to Philadelphia
- Megadeth – Capitol Punishment: The Megadeth Years
- Méndez – Latino for Life
- Metallica – S&M (Symphony & Metallica)
- Miguel Bosé y Ana Torroja – Girados en concierto
- Morbid Angel – Gateways to Annihilation
- Murder City Devils – In name and blood
- Nightwish – Wishmaster
- Oasis – Standing on the Shoulder of Giants
- Otpetye Moshenniki – Липкие руки 2
- Pearl Jam – Binaural
- Patricio Rey y sus Redonditos de Ricota – Momo Sampler
- Paulina Rubio – Paulina
- Panda-Arroz Con Leche
- PJ Harvey – Stories from the City, Stories from the Sea
- Primal Scream – xtrmntr
- Radiohead – Kid A
- Rhapsody- Dawn Of Victory
- Ricardo Arjona – Galería Caribe
- Servando y Florentino – Paso a Paso
- Sean Paul – Stage One
- Shakira – MTV Unplugged
- Simply Red – It´s only love
- Siniestro Total – La historia del blues
- Ska-P – "Planeta Eskoria"
- Spice Girls – Forever
- Tierra Santa – Tierras De Leyenda
- Thalía – Arrasando
- The Beatles – "1"
- The Corrs – In Blue
- The Cure – Bloodflowers
- The Smashing Pumpkins – Machina: The Machines of God
- The Smashing Pumpkins – Machina II: The Friends and Enemies Of Modern Music
- Tryo – Tryo
- U2 – All That You Can't Leave Behind
- Underworld – Everything, Everything
- Vader – Litany
- Whigfield – Whigfield III
- Within Temptation – Mother Earth
- Yo La Tengo – And Then Nothing Turned Itself Inside-Out
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 6an azken bukardoa hilik topatu zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sidney, Australia; irailaren 15a – urriaren 1a).
- 33 Euskal herritarrek hartu zuten parte 12 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Uztailaren 23a – Lance Armstrongek bigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 4a – Nerea Eizagirre, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Jorge Agirre De Céspedes, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Irene Ogiza, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a – Noah Cyrus, estatubatuar abeslari, konpositore eta aktorea.
- Urtarrilaren 8a – Cheikh Tiberghien, lapurtar errugbilaria.
- Urtarrilaren 9a – Teresa Abelleira, galiziar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Jon Aldekoa, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 10a - Reneé Rapp, estatubatuar kantautore eta aktorea.
- Urtarrilaren 19a – Daniel Garrido Peña, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 22a – Laia Codina, kataluniar futbolaria.
- Urtarrilaren 25a – Remco Evenepoel, flandriar txirrindularia, Donostia Klasikoa irabazi duen inoizko txirrindulari gazteena.
- Urtarrilaren 25a – Ander Ganzabal, bizkaitar txirrindularia.
- Urtarrilaren 26a – Yago Cantero, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 26a – Ester Expósito, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 31 – Hugo Guillamon, gipuzkoar futbolaria.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Iñaki Recio, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 9a – Idoia Arrazubi, nafar futbolaria.
- Otsailaren 12a – María Becerra, argentinar abeslaria, youtuber ohia eta influencerra.
- Otsailaren 13a – Irantzu Beloki, nafar txirrindularia.
- Otsailaren 13a – Iñaki Leon Merino, arabar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Ander Zoilo, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 15a – Leyre Monente, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 19a – Hana Takahashi, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Kristóf Milák, hungariar igerilaria.
- Otsailaren 22a – Marta San Adrián Rocandio, Sanadri, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 23a – Femke Bol, herbeheretar atleta, abiadura eta hesi lasterketetan aditua.
- Otsailaren 24a – Antony Matheus dos Santos, brasildar futbolaria.
- Otsailaren 25a – Amaia Aldai, bizkaitar pilotaria eta futbolaria.
- Otsailaren 28a – Paula del Rio, kataluniar aktorea.
- Otsailaren 29a – Álvaro Jiménez Alonso, espainiar atlea, pisu-jaurtiketa egokituan aditua.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – Christophe Atangana, kamerundar futbolaria, Athleticeko harrobian hezia.
- Martxoaren 2a - Nona Sobo, kataluniar aktorea eta modeloa.
- Martxoaren 4a - Jorge Yriarte, venezuelar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Beatrice Chebet, kenyar atleta, iraupen-lasterketetan eta landa-lasterketetan aditua.
- Martxoaren 5a – Joseba López, arabar txirrindularia.
- Martxoaren 6a – Ander Blanco, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a – Ewan Urain, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 13a – Luisa Ibarrola, arabar txirrindularia.
- Martxoaren 13a – Lorea Intxausti, gipuzkoar aktorea.
- Martxoaren 14a – Carla Bautista, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 15a – Ailetz Lasa, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 15a – Iñaki Murua Carrasco, gipuzkoar txirrindularia.
- Martxoaren 15a – Aitana Rodrigo, bizkaitar atleta, distantzia laburreko lasterketatan aditua.
- Martxoaren 17a – Anatz Elizondo, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 19a – Jokin Murgialdai, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 21a – Iholdi Beristain, bizkaitar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 25a – Sha'Carri Richardson, estatubatuar atleta, abiadura-lasterketetan aditua.
- Martxoaren 25a – Jadon Sancho, ingeles futbolaria.
- Martxoaren 27a - Sophie Nélisse, kanadar aktorea.
- Martxoaren 27a - Pelayo Sánchez, espainiar txirrrindularia.
- Martxoaren 30a – Paul Álvarez, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 31 – Asier Córdoba, bizkaitar futbolaria.