Albert Finney
Albert Finney Jr., (Salford, 1936ko maiatzaren 9a - Londres, 2019ko otsailaren 7a) aktore britainiarra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salforden 1936an jaio zen Albert Finney, hark esan izan zuen moduan, "klase ertain-baxuko" familia batean. Baliabide faltagatik, ezin izan zuen unibertsitatean sartu, baina laster bideratu zuen bere gogoa arte dramatikoaren esparrura: Royal Academy of Dramatic Arten egin zituen ikasketak, eta Royal Shakespeare Companyn sartu zen gero.[1]
Antzokietan dramaturgoaren hainbat obra interpretatu ostean, 1960. urtean egin zuen jauzi zinemara. The Entertainer filmarekin egin zuen debuta, eta Saturday Night and Sunday Morning lanean parte hartu zuen urte berean. Hiru urtera, Oscar sarietarako izendatu zuten Tom Jones (1963) filmean egindako lanagatik —Volpi kopa irabazi zuen Venezian rol horri esker—. Bere ibilbidean lortutako Oscarretarako bost izendapenetatik lehena baino ez zen izango: Murder on the Orient Express (1974), The Dresser (1983) —Berlinen Zilarrezko Hartza irabaztera eraman zuena—, Under the Volcano (1984) eta Erin Brockovich (2000) filmetan egindako interpretazioengatik ere izendatu zuten, azken horretan taldeko aktore onenaren kategorian. Ez zuen inoiz garaikurra eraman, baina bai bestelako sari ugari, tartean, hiru Urrezko Globo eta bi Bafta.[1]
Antzerkia, zinema eta telebista tartekatu zituen bere ibilbidean, eta 40tik gora filmetan parte hartu zuen, tartean, Two for the Road (1967), Miller's Crossing (1990) eta Big Fish (2003) lanetan, beste askoren artean.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Filma | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 1960 | The Entertainer | Mick Rice |
| Saturday Night and Sunday Morning | Arthur Seaton | |
| 1963 | Tom Jones | Tom Jones |
| 1964 | Night Must Fall | Danny |
| 1967 | Two for the Road | Mark Wallace |
| 1968 | Charlie Bubbles | Charlie Bubbles |
| 1970 | Scrooge | Ebenezer Scrooge |
| 1972 | Gumshoe | Eddie Ginley |
| 1974 | Murder on the Orient Express | Hercule Poirot |
| 1981 | Looker | Dr. Larry Roberts |
| Wolfen | Dewey Wilson | |
| 1982 | Annie | Daddy Warbucks |
| Shoot the Moon | George Dunlap | |
| 1983 | The Dresser | Sir |
| 1984 | Under the Volcano | Geoffrey Firmin |
| 1990 | Miller's Crossing | Leo O'Bannon |
| Roger Waters - The Wall (Live in Berlin) | The Judge | |
| 1993 | Rich in Love | Warren Odom |
| 1994 | The Browning Version | Andrew Crocker-Harris |
| A Man of No Importance | Alfred Byrne | |
| 1997 | Washington Square | Dr. Austin Sloper |
| 1999 | Breakfast of Champions | Kilgore Trout |
| 2000 | Erin Brockovich | Ed Masry |
| Traffic | Etxe Zuriko staff buru | |
| 2003 | Big Fish | Edward Bloom zaharra |
| 2004 | Ocean's Twelve | Gaspar LeMarque |
| 2005 | Tim Burton's Corpse Bride | Finis Everglot |
| 2006 | A Good Year | Henry Skinner osaba |