Mari El, Mari El Errepublika edo Marien Errepublika[1] (errusieraz:Респу́блика Мари́й Эл,translit.: Respublika Marii El; ekialdeko marieraz:Марий Эл Республик; mendebaldeko marieraz:Мары Эл Республик) Errusiakosubjektu federal bat da, errepublika bat, herrialdearen mendebaldean kokatua. Volga ibaiaren erdialdetik iparraldera dago. 23.300km²ko eremua du eta 2010ean 696.459 biztanle zituen[2]. Hiriburua Joxkar-Ola da.
Nekazaritza eta basoen ustiakuntza dira Mari El Errepublikako ekonomia jarduera nagusiak[3].