1946
Itxura
| 1946. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
| Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
| Urteak | 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia | 1946 MCMXLVI |
| Ab urbe condita | 2699 |
| Armeniar egutegia | 1395 ԹՎ ՌՅՂԵ |
| Bahá'í egutegia | 102 – 103 |
| Bengaliar egutegia | 1353 |
| Berber egutegia | 2896 |
| Egutegi budista | 2490 |
| Myanmarko egutegia | 1308 |
| Bizantziar egutegia | 7454 – 7455 |
| Koptoen egutegia | 1662 – 1663 |
| Etiopiar egutegia | 1938 – 1939 |
| Hebrear egutegia | 5706 – 5707 |
| Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 2002 – 2003 |
| Shaka Samvat | 1868 – 1869 |
| Kali Yuga | 5047 – 5048 |
| Iraniar egutegia | 1324 – 1325 |
| Islamiar egutegia | 1365 – 1366 |
| Japoniar egutegia | Shōwa 21 (昭和21年) |
| Korear egutegia | 4279 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2489 |
| Holozeniar egutegia | 11946 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 11 – Albaniako errepublika sortu zuten.
- Urtarrilaren 22a – Mahabadeko Errepublikaren sorreraren aldarrikapena Rojhilaten (Iraneko edo Ekialdeko Kurdistan).
- Otsailaren 24a – Juan Peron izendatu zuten Argentinako presidente.
- Maiatzaren 11a – Alcalako espetxetik ihes egin zuen Asensio Arriolabengoa donostiarrak, beste lagun batekin. Espainiako Alderdi Komunistako kideak ziren.
- Uztailaren 4a – Estatu Batuek Filipina Uharteen independentzia onartu zuten.
- Uztailaren 22a – King David hoteleko atentatuan 92 hildako (terrorista bat barne) izan ziren.
- Urriaren 17a – Nurenbergeko epaiketetan zigortutako buruzagi naziak ahorkatuak izan ziren.
- Azaroaren 4a- UNESCO erakunde nazioartekoa sortu zuten.
- Abenduaren 5a – NBEk egoitza New Yorken ipini zuen.
- Abenduaren 19a – Indotxinako Gerra hasi zen, ia 8 urtez luzatu zena.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 8a – "Sinfonia Pirenaica" jo zuten lehen aldiz, Jesus Guridi musikagilearen lana.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 14ean Pennsylvanian ENIAC ordenagailua aurkeztu zen. Bere programazioa sei emakume matematikariz osatutako ENIAC six lantaldeak eratu zuen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Michel Gbezera-Bria, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- Urtarrilaren 1a – Roberto Rivelino, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 3a – José Amedo, espainiar polizia ohia, GALeko kidea.
- Urtarrilaren 3a – John Paul Jones, ingeles musikaria, Led Zeppelin taldeko kidea.
- Urtarrilaren 5a – Diane Keaton, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2025).
- Urtarrilaren 6a – Anton Arieta, Arieta II.a, bizkaitar futbolaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 6a – Syd Barrett, ingeles abeslari, egile abeslari eta musikaria, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (h. 2006).
- Urtarrilaren 6a – Javier Pagola, nafar kazetari eta idazlea (h. 2020).
- Urtarrilaren 7a – Federico Garraus, nafar pilotari ohia.
- Urtarrilaren 8a – Juan Antonio Deusto, euskal herritar futbolaria (h. 2011).
- Urtarrilaren 8a – Miguel Ángel Félix Gallardo, mexikar droga trafikatzailea, 1980ko hamarkadan Mexikoko droga trafiko ia guztia kontrolatzen zuena.
- Urtarrilaren 9a – Fred Hemmings, hawaiiar surflari eta politikaria.
- Urtarrilaren 9a – Jean-Pierre Lux, frantziar errugbilaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 9a – Levon Ter-Petrosian, lehendabiziko Armeniako presidentea.
- Urtarrilaren 13a – Tevita Momoedonu, Fijiko lehen ministroa (h. 2020).
- Urtarrilaren 14a – Jesús María Pajares, nafar politikaria.
- Urtarrilaren 15a – Emilio Lopez, Beltza, arabar medikua eta euskal idazlea.
- Urtarrilaren 16a – Marja Leinonen, finlandiar hizkuntzalari, itzultzaile eta irakaslea (h. 2019).
- Urtarrilaren 17a – Blanca Jeannette Kawas, ingurumenaren aldeko aktibista hondurastarra (h. 1995).
- Urtarrilaren 18a – Joseph Deiss, Suitzako Konfederazioko presidentea.
- Urtarrilaren 18a – Henrique Rosa, Ginea-Bissauko behin-behineko presidentea (h. 2013).
- Urtarrilaren 19a – Julian Barnes, ingeles idazlea.
- Urtarrilaren 19a – Dolly Parton, estatubatuar kantaria eta antzezlea, country musikaren historiako kantari onenetakoa (h. 2026).
- Urtarrilaren 20a – David Lynch, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2025).
- Urtarrilaren 21a – Ichiro Hosotani, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a – Malcolm McLaren, ingeles enpresaburu, artista bisual, abeslari, egile abeslari, musikari, jostun diseinatzaile eta denda jabea (h. 2010).
- Urtarrilaren 23a – Arnoldo Alemán, Nikaraguako presidente ohia.
- Urtarrilaren 24a – Michael Ontkean, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 24a – Juan José Txoperena, Txoperena I.a, nafar pilotari ohia.
- Urtarrilaren 26a – Michel Delpech, frantziar kantautorea (h. 2016).
- Urtarrilaren 27a – Nedra Talley, estatubatuar abeslaria, The Ronettes taldeko kidea (h. 2026).
- Urtarrilaren 28a – Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta (h. 2000).
- Urtarrilaren 29a – Bettye LaVette, estatubatuar soul-abeslaria.
- Urtarrilaren 30a – Bixente Ameztoi, euskal herritar margolari surrealista (h. 2001).
- Urtarrilaren 31 – Sylvia Hitchcock, estatubatuar aktorea eta modeloa, Miss Unibertso 1967 (h. 2015).
- Urtarrilaren 31 – María Eugenia Ibáñez, kataluniar kazetaria.
- Urtarrilaren 31 – Terry Kath, estatubatuar gotarra-jotzaile eta abeslaria, Chicago taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria (h. 1978).
- Urtarrilaren 31 – Juan José Millás, espainiar idazle eta kazetaria.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – José Pesarrodona, espainiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 2a – Isaias Afewerki, Eritreako presidentea.
- Otsailaren 2a – Blake Clark, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 2a – Fernando Colomo, espainiar arkitekto, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Otsailaren 2a – Alpha Oumar Konaré, Maliko presidentea.
- Otsailaren 3a – Ricardo Ansotegi, bizkaitar politikaria.
- Otsailaren 5a – María Durán, Televisión Españolako kantari eta aurkezlea.
- Otsailaren 5a – Xabier Erro, nafar mendigoizalea (h. 2018).
- Otsailaren 5a – Mauro Pagani, italiar egile abeslari eta musikaria.
- Otsailaren 5a – Charlotte Rampling, britainiar aktorea.
- Otsailaren 6a – Kate McGarrigle, quebectar folk musikari eta abeslaria (h. 2010).
- Otsailaren 6a – Mattin Partarrieu, Hazparnen jaiotako frantziar margolaria.
- Otsailaren 7a – Pete Postlethwaite, ingeles aktorea (h. 2011).
- Otsailaren 8a – Maria McBane, 1965eko maiatzean Playboy aldizkarirako posatu zen eusko-estatubatuar modelo eta aktorea.
- Otsailaren 9a – Marie France, frantziar abeslari eta aktore transexuala.
- Otsailaren 12a – Ajda Pekkan, turkiar pop abeslari eta aktorea.
- Otsailaren 14a – Tina Aumont, estatubatuar-frantses aktorea (h. 2006).
- Otsailaren 14a – Emilio Barberá Gillem, valentziar irakaslea eta ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.
- Otsailaren 15a – Joaquín Sukuntza, nafar-argentinar apaiz eta gotzaina, Buenos Airesko gotzain laguntzailea.
- Otsailaren 18a – Camilo Azuquita, panamar abeslaria eta musikagilea (h. 2022).
- Otsailaren 18a – Abdul Qadir Bajamal, Yemengo lehen ministroa (h. 2020).
- Otsailaren 18a – Segundo Goikoetxea, nafar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 18a – Angéla Németh, xabalina jaurtiketan espezializatutako hungariar atleta (h. 2014).
- Otsailaren 19a – Luis Puenzo, argentinar zinema zuzendari, ekoizle eta antzerkigilea (h. 2026).
- Otsailaren 21a – Anthony Daniels, britainiar aktorea.
- Otsailaren 21a – Arantxa Madariaga Iragorri, gipuzkoar irakaslea eta euskaltzalea.
- Otsailaren 21a – Pantxo Purroy, nafar zoologia doktorea, katedratikoa, idazlea eta kazetaria.
- Otsailaren 21a – Alan Rickman, britainiar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2016).
- Otsailaren 22a – Cristina Alberdi, sevillar abokatu eta politikaria (h. 2024).
- Otsailaren 22a – Fred Halliday, irlandar historialari eta Britainiar Akademiako kidea (h. 2010).
- Otsailaren 24a – Gérard Longuet, frantziar politikaria.
- Otsailaren 24a – Gregori Margulis, errusiar matematikaria.
- Otsailaren 24a – Michael Radford, britainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Otsailaren 25a – José Antonio González Linares, espainiar txirrindulari ohia, 4 aldiz Euskal Herriko Itzuliaren irabazle.
- Otsailaren 25a – Franz Xaver Kroetz, alemaniar antzerkigilea.
- Otsailaren 26a – Ahmed Zewail, egiptoar-estatubatuar kimikaria, 1999ko Kimikako Nobel Saria (h. 2016).
- Otsailaren 27a – Mary-Claire King, estatubatuar genetista.
- Otsailaren 28a – Robin Cook, eskoziar politikaria (h. 2005).
- Otsailaren 28a – Hiroshi Ochiai, japoniar futbolari ohia.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Jan Kodeš, txekiar tenislari ohia.
- Martxoaren 2a – Cañita Brava, galiziar abeslari eta umorista.
- Martxoaren 3a – James Craig Adamson, estatubatuar astronauta eta koronel ohia.
- Martxoaren 4a – Antxon Agirre Sorondo, donostiar etnografoa (h. 2014).
- Martxoaren 4a – Márcio Souza, brasildar eleberrigile, antzerkigile eta zinemagilea (h. 2024).
- Martxoaren 5a – Javier Ziaurriz, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 6a – David Gilmour, britainiar musikari, konpositore eta multiinstrumentista.
- Martxoaren 6a – Martin Kove, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
- Martxoaren 7a – Daniel Goleman, estatubatuar psikologo eta idazlea, Emotional Intelligence liburuaren egilea.
- Martxoaren 8a – Randy Meisner, estatubatuar musikaria, Eagles taldeko kide sortzaile eta baxu-jotzailea (h. 2023).
- Martxoaren 9a – André Engel, frantziar antzerki-zuzendaria.
- Martxoaren 9a – Bernd Hölzenbein, alemaniar futbolaria (h. 2024).
- Martxoaren 12a – Liza Minnelli, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Martxoaren 12a – Roger Schank, hezkuntza sistemetan aldaketa sakonen sustatzailea eta adimen artifizialean aditua (h. 2023).
- Martxoaren 13a – Yann Arthus-Bertrand, frantziar ingurumen eta gizarte aktibista, zientzia dibulgatzaile, dokumental zuzendari eta argazkilaria.
- Martxoaren 13a – Rosario Tomasena Alzuri, Txaro, gipuzkoar igerilaria eta triatleta, Gibraltarko itsasartea igerian zeharkatu duen andrerik helduena.
- Martxoaren 14a – Álvaro Arzú, Guatemalako presidentea (h. 2018).
- Martxoaren 15a – Zorion Egileor, bizkaitar aktore eta musikagilea.
- Martxoaren 16a – Patxi Izko, nafar enpresaburua, Osasunako presidentea (h. 2023).
- Martxoaren 16a – José Antonio Santamaría, gipuzkoar futbolari eta ostalaritza-enpresaburua (h. 1993).
- Martxoaren 16a – Carlos Trevilla, bizkaitar sindikalista.
- Martxoaren 19a – Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2013).
- Martxoaren 19a – Diana Soviero, estatubatuar sopranoa.
- Martxoaren 20a – Julián García Valverde, espainiar politikari eta ekonomista.
- Martxoaren 21a – Timothy Dalton, britainiar aktorea.
- Martxoaren 23a – Qamaruzzaman Azmi, ulema, filosofo eta hizlari islamiarra.
- Martxoaren 23a – Joaquín Ramos Marcos, espainiar futbol arbitroa (h. 2025).
- Martxoaren 25a – Daniel Bensaïd, frantziar filosofo troskista, 68ko maiatzeko mugimenduko ikasle buruzagi ezagunenetako bat (h. 2010).
- Martxoaren 25a – Mercè Capdevila i Gaya, kataluniar pedagogo, pianista eta konpositorea.
- Martxoaren 25a – Robin Hahnel, estatubatuar ekonomialari eta ekonomia irakaslea, ekonomia parte-hartzailean aditua.
- Martxoaren 25a – Maurice Krafft, frantziar bolkanologoa (h. 1991).
- Martxoaren 25a – Blair Peach, zeelandaberritar hezkuntza bereziko irakaslea (h. 1979).
- Martxoaren 27a – Joseba Arregi Erostarbe, ETAko militante historiko gipuzkoarra.
- Martxoaren 28a – Alejandro Toledo, Peruko presidente ohia.
- Martxoaren 29a – Manuel Escudero Zamora, gipuzkoar ekonomialari eta politikaria (h. 2026).
- Martxoaren 29a – Robert J. Shiller, estatubatuar ekonomialaria, 2013ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Martxoaren 30a – Pavel Exner, txekiar fisika-matematikaria.
- Martxoaren 30a – Laureano Oubiña, espainiar kontrabandista eta droga-trafikatzailea.
- Martxoaren 31 – Klaus Wolfermann, alemaniar xabalina-jaurtilaria (h. 2024).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Ronnie Lane, ingeles musikaria (h. 1997).
- Apirilaren 2a – Carol Dunlop, estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria (h. 1982).
- Apirilaren 3a – Lil Milagro Ramírez, salvadortar poeta eta iraultzailea (h. 1979).
- Apirilaren 3a – Marisa Paredes, espainiar aktorea (h. 2024).
- Apirilaren 6a – Fermin Mihura, lapurtar bertsolaria (h. 2013).
- Apirilaren 7a – Colette Besson, frantziar korrikalaria, 200, 400 eta 800 metroko lasterketetan aditua (h. 2005).
- Apirilaren 7a – Robert Metcalfe, estatubatuar ingeniari elektrikoa, Ethernet-en asmatzailetako bat.
- Apirilaren 12a – Luis María Marín Royo, nafar historialaria, Tuterako historian aditua.
- Apirilaren 12a – Ed O'Neill, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 12a – George Robertson, eskoziar politikaria, 10. NATOren idazkari nagusia.
- Apirilaren 13a – Al Green, estatubatuar kantaria, soul musikaren ahots berezienetako bat.
- Apirilaren 13a – Edorta Kortadi, gipuzkoar arte irakasle, idazle eta kritikaria.
- Apirilaren 15a – Francis Antonysamy, indiar apezpiku katolikoa.
- Apirilaren 16a – Miren Egaña Goya, gipuzkoar irakasle eta etnografoa.
- Apirilaren 17a – Àngel Casas, kataluniar kazetari eta idazlea (h. 2022).
- Apirilaren 17a – Georges J. F. Köhler, alemaniar biologoa , 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1995).
- Apirilaren 17a – Kerry O'Brien, australiar atleta (h. 2025).
- Apirilaren 18a – Skip Spence, kanadar-estatubatuar musikari eta abeslaria, Moby Grape taldeko sortzailea eta gitarra-jotzailea (h. 1999).
- Apirilaren 19a – Trinche Carlovich, argentinar futbolaria (h. 2020).
- Apirilaren 19a – Tim Curry, ingeles aktorea eta ahots bikoiztailea (h. 2026).
- Apirilaren 19a – María Vallet Regí, kimika ez-organikoko ikertzailea eta irakasle espainiarra.
- Apirilaren 20a – Diane Elson, britainiar ekonomilaria, soziologoa eta gizarte ikertzailea, generoa eta garapenean aditua.
- Apirilaren 21a – Patrick Rambaud, frantziar eleberrigile eta antzerkigilea.
- Apirilaren 22a – Gregorio López Irasuegi, bizkaitar politikari eta etakidea (h. 1988).
- Apirilaren 22a – John Waters, estatubatuar zinemagilea.
- Apirilaren 25a – Talia Shire, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 25a – Vladimir Zhirinovski, errusiar politikaria (h. 2022).
- Apirilaren 26a – Edouard Kisonga Ndinga, kongoar apezpiku katolikoa (h. 2025).
- Apirilaren 29a – Antonio Tejera Gaspar, kanariar irakasle, ikerlari, historialari eta idazlea.
- Apirilaren 29a – Aleksander Wolszczan, poloniar astronomoa, eguzki-sistematik kanpoko exoplaneten eta planeta pultsarren existentzia frogatu zuena.
- Apirilaren 30a – Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa, Suediako erregea.
- Apirilaren 30a – Agustin Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Joanna Lumley, britainiar aktorea.
- Maiatzaren 1a – John Woo, txinatar jatorriko hongkongdar zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 2a – Lesley Gore, estatubatuar abeslari, aktore, musikagile eta ekintzailea (h. 2015).
- Maiatzaren 2a – David Suchet, ingeles aktorea.
- Maiatzaren 6a – Lulu Roman, estatubatuar komediantea, abeslaria eta egilea (h. 2025).
- Maiatzaren 6a – Daouda Malam Wanké, Nigerko presidentea (h. 2004).
- Maiatzaren 7a – Ana Miranda de Lage, gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 8a – Jonathan Dancy, britainiar filosofo eta epistemologo garaikidea.
- Maiatzaren 9a – Candice Bergen, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 10a – Donovan, eskoziar musikari eta abeslaria.
- Maiatzaren 10a – Birutė Galdikas, kanadar antropologo eta etologoa, orangutanetan aditua (h. 2026).
- Maiatzaren 12a – Daniel Libeskind, poloniar-estatubatuar arkitekto, artista eta diseinatzailea.
- Maiatzaren 13a – Daniel Aranguren Echeverría, kubatar ingeniaria eta Habanako Euskal Etxeko lehendakariordea.
- Maiatzaren 14a – Claudia Goldin, estatubatuar ekonomialaria, 2023ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Maiatzaren 16a – Fernando Borda Celaya, nafar mediku, ikertzaile eta atleta ohia, altuera-jauzian espezializatua.
- Maiatzaren 16a – Paloma Hurtado, espainiar vedette eta aktore komikoa, Hurtado ahizpak hirukotekoko kidea.
- Maiatzaren 17a – Agnes Tjongarero, namibiar erizain eta politikaria.
- Maiatzaren 18a – Günther Messner, Hegoaldeko Tiroleko italiar mendizalea (h. 1970).
- Maiatzaren 19a – Antonio Gasset, espainiar kazetari, telebistako aurkezle eta zinema-kritikaria (h. 2021).
- Maiatzaren 19a – José Manuel Martiarena, gipuzkoar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburu ohia.
- Maiatzaren 20a – Cher, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Maiatzaren 22a – George Best, ipar irlandar futbolaria (h. 2005).
- Maiatzaren 22a – Howard Kendall, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2015).
- Maiatzaren 22a – Liudmila Zhuravliova, ukrainar astronomoa.
- Maiatzaren 23a – David Graham, australiar golf-jokalaria.
- Maiatzaren 24a – José Jiménez Ruiz, espainiar jenerala, Espainiako Aireko Armadako Estatu Nagusiaren Burua.
- Maiatzaren 24a – Irena Szewińska, poloniar atleta, atleta bakarra 100, 200 eta 400 metrotako munduko errekorrarekin (h. 2018).
- Maiatzaren 24a – Tansu Çiller, Turkiako lehen ministroa.
- Maiatzaren 26a – Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (h. 2019).
- Maiatzaren 26a – Luciana Wolf, espainiar abeslaria eta politikaria.
- Maiatzaren 27a – Dinah Murray, ingeles idazle, irakasle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2021).
- Maiatzaren 29a – Fernando Buesa, euskal herritar politikaria (h. 2000).
- Maiatzaren 30a – Joseba Arregi, gipuzkoar politikaria eta idazlea (h. 2021).
- Maiatzaren 30a – Herminia Fajardo, espainiar kazetari eta feminista.
- Maiatzaren 31 – Peter Howitt, kanadar ekonomialaria, 2025eko Ekonomiako Nobel Saria.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Brian Cox, eskoziar aktorea.
- Ekainaren 2a – Lasse Hallström, suediar film zuzendaria.