Edukira joan

Rosenheim

Rosenheim
major regional center (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
AlkateaAndreas März
Posta kodea83022, 83024 eta 83026
Udalerri kodea09163000
Geografia
Koordenatuak47°51′22″N 12°07′44″E / 47.8561°N 12.1289°E / 47.8561; 12.1289
Mapa
Azalera37,22 km²
Altitudea447 m
MugakideakDistrict of Rosenheim (en) Itzuli, Rohrdorf, Raubling, Kolbermoor, Großkarolinenfeld, Schechen eta Stephanskirchen
Demografia
Biztanleria65.808 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 33.149 (%50,4) (%49,6) 32.659 alt_right
alt_left 32.003 (%48,6) (%47,6) 31.321 alt_right
Dentsitatea1.768 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia08031
Hiri senidetuakBriançon, Lazise, Ichikawa, Greiz eta Beer-Xeva
MatrikulaRO
rosenheim.de

Rosenheim (bavarieraz Rousnam) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Garaia eskualdeko hirugarren hiri askea.

Ez dago batere argi zein izan bide zen izenaren jatorria eta hainta teoria azaldu dira. Lehenengo teoriaren arabera Wasserburg am Inn hiriko jaunak Rosenheimeko gaztelua eraiki zuen eta bere armarrian arrosa bat zegoen. Bigarren teoriaren arabera hitza Inn ibaiko untziak tiratzen zituzten zaldietan (alemanez Rössern) izan zezakeen jatorria.

Munich hiriburutik 52 kilometro hego-ekialdera dago, Alpeen iparraldeko muinoetan, eta Austriarekiko mugatik 25 kilometro eskasera. Inn ibaiak zeharkatzen du hiria eta hainbat laku ditu inguruan, hala nola, Chiemsee (denetan handiena), Simsee, Langbürgner See, eta beste hainbat.

Antzinatik bidegurutzea izan da Rosenheim, bai Munich eta Salzburgo arteko bidean eta baita Munich eta Innsbrucken artekoan ere.

Druso eta Tiberiok aginduta erromatarrak K.a. 15 urtean iritsi ziren bertara. Inn ibaiak Noricum eta Retia probintziak banatzen zituen eta erromatarrek Pons Aeni (Inneko zubia) gotorlekua sortu zuten gaur egun Rosenheim dagoen tokian. Gotorlekuaren inguruan eratuz joan zen herria erromatar-zelta.

1234ean Rosenheimgo gaztelua eraiki zen eta hori da Rosenheim izena agertzen den lehenengo aldia. Gaztelua ibaitik ehundaka metrotara jaso zen, ibaiertzean lokaztia baino ez baitzegoen, baina argi dago Inn ibaiaren gaineko zubia kontrolatzeko eraiki zela. berehala hazi zen herria eta 1328an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen, zeina Bavaria guztiko merkatu garrantzitsuenetakoa bihurtuz joan zen. Hala ere ez zuen hiri aske titulua eskuratu 1864 arte. XIX mendean gatzaren industriak garrantzia handia hartu zuen, hainbat meategi eta errota eraiki zirelarik.

XX mendeko 20 eta 30. hamarkadan Rosenheimgo populazioak juduak babestu bazituen ere nazien presioak eraginda askok beren dendak utzi eta Munichera egin zuten alde. Bigarren Mundu Gerran bonbaketak jasan zituen 1942 eta 1945 artean.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Nikolas eliza (St. Nikolaus Kirche): Hiriko eliza nagusia da, kipula itxurako dorre barrokoa duena.

Rosenheimdar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosenheim ondorengo hiriekin senidetuta dago:

2022ko zentsuaren arabera 63.284 biztanle zituen: 31.003 gizonezko (% 49,0) eta 32.282 emakumezko (% 51,0); 100 emakumeko 96,0 gizonezko zeuden. Biztanleen % 16,8 18 urtetik beherakoak ziren eta % 20,3 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 22,0 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 44,6 ezkongabeak ziren eta % 40,7 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.0001920194019601980200020202040RosenheimBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 30.993 gizon, 32.277 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
8.94
 
75+
 
12.32
8.75
 
65-74
 
10.48
20.77
 
50-64
 
20.69
13.04
 
40-49
 
12.38
14.92
 
30-39
 
13.49
7.73
 
25-29
 
7.11
8.35
 
18-24
 
7.47
2.74
 
15-17
 
2.53
8.52
 
6-14
 
7.83
3.02
 
3-5
 
2.72
3.22
 
0-2
 
2.99
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 65,5ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 32,1k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,3k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 85,9 beraiek etorritakoak ziren eta % 14,1 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

41.466
20.341
Migrazio-jatorririk gabe (41.466)Migrazio-jatorri osoa (20.341)Migrazio-jatorri partziala (1.484)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 33.254 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (22.839, % 68,7) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 83,13 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 9,09 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 2,0 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 30,3 jabeak okupatzen zituzten.[3]

33.254etxebizitza
83,13 m²batez besteko azalera
9,09 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

9.599
22.839
Jabetzan (9.599)Alokairuan (22.839)Aisialdikoa (100)Hutsik (716)
% 2,0hutsik dauden tasa
% 30,3jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (9.215). Etxebizitza gehienak 1970-1979 artean eraiki ziren (7.036); eraikin guztien % 86,4 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (18.241 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra2.690
2 gela5.453
3 gela9.215
4 gela7.808
5 gela4.098
6 gela2.129
7 gela edo gehiago1.864

Eraikuntza garaia

1919 aurretik1.990
1919-19492.052
1950-19593.449
1960-19695.267
1970-19797.036
1980-19894.718
1990-19994.216
2000-20092.012
2010-20151.391
2016 eta geroago1.127

Berogailu mota

12.231
18.241
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (12.231)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (1.152)Bloke-berogailua (Blockheizung) (111)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (18.241)Labe indibiduala (1.234)Berogailurik gabe (287)

Guztira 10.877 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (5.130, % 47,2). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (6.290).[3] Guztira 32.241 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (15.066, % 46,7).[4]

10.877bizitegi-eraikin
32.241etxegune

Eraikin mota

5.130
2.340
2.817
Etxe bakartua (5.130)Etxe atxikia (bikoitza) (2.340)Ilarako etxea (2.817)Bestelako eraikin mota (592)

Etxebizitza kopurua eraikineko

6.290
1.287
1.900
1.055
Etxebizitza bakarra (6.290)2 etxebizitza (1.287)3-6 etxebizitza (1.900)7-12 etxebizitza (1.055)13 etxebizitza edo gehiago (346)

Etxegunearen tamaina

15.066
8.699
3.844
2.929
Pertsona bakarra (15.066)2 pertsona (8.699)3 pertsona (3.844)4 pertsona (2.929)5 pertsona (1.123)6 pertsona (579)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]