Edukira joan

Betelu

Betelu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Beteluko Apeztegizarra dorretxea

Bandera

Beteluko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Betelu
AlkateaMiguel Javier Rekalde Goldaratz
(Arribe Taldea)
Posta kodea31890
INE kodea31055
Herritarrabeteluar
Geografia
Koordenatuak43°01′33″N 1°58′46″W / 43.0257°N 1.9795°W / 43.0257; -1.9795
Azalera6,9 km²
Garaiera239 metro
Distantzia44 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria375 (2025:  −8)
alt_left 181 (%47,8) (%52,2) 198 alt_right
Dentsitatea5,43 bizt/km²
Zahartzea[1]% 12,7
Ugalkortasuna[1] 30,3
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,96 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 

Betelu[4] ([betelu]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadeko Leitzaldea eskualdekoa, Nafarroa Garaiko alde euskaldunean kokatua. 375 biztanle zituen 2025. urtean.

NA-1300 errepideak zeharkatua, Tolosatik 20 bat kilometro hego-ekialdera eta Iruñetik 44 kilometro ipar-mendebaldera dago.

1694an, gaur egun Araitz udalerria osatzen duten herrietatik banandu zen.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araitz haranean dago. Hegoaldean, Aralar mendilerroa du muga naturala, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudela: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).

Ekialdean, berriz, Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, eta, Gipuzkoa aldean, Oria ibaira isurtzen du ura, Aralarko eta inguruko mendietako urak jaso ondoren.

Araitz harana, Betelu eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

Betelun, itsas mailatik 240 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1977an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Betelu (2015)[6]
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
263
 
 
0
11
 
 
363
 
 
1
9
 
 
196
 
 
3
14
 
 
74
 
 
6
20
 
 
105
 
 
9
21
 
 
67
 
 
11
25
 
 
56
 
 
15
28
 
 
73
 
 
13
28
 
 
60
 
 
9
22
 
 
94
 
 
10
19
 
 
201
 
 
7
16
 
 
9
 
 
5
15
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Prezipitazioa (litro/m²)

Beteluk Araitz udalerriarekin egiten du muga iparraldean, Larraunekin ekialdean, berriz ere Araitzekin mendebaldean, eta Aralar mendilerroarekin hegoaldean.

Aipagarria da bertako iturburua. Bainuetxea izan zen 1818 eta 1965 urteen bitartean. Gaur egun, ur minerala ateratzen dute handik, botilaratzeko. Hain zuzen ere, herria iturburu horretatik ur minerala ateratzen duen Betelu enpresagatik da ezaguna gaur egun.

Biztanleriaren tamainaUrtea300350400450500550189019201950198020102040BeteluBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 198 gizon, 181 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.51
 
95-99
 
0.55
1.52
 
90-94
 
2.21
1.52
 
85-89
 
4.97
1.52
 
80-84
 
5.52
2.53
 
75-79
 
4.97
3.54
 
70-74
 
3.87
4.04
 
65-69
 
2.76
7.07
 
60-64
 
6.08
9.60
 
55-59
 
8.84
13.13
 
50-54
 
7.18
5.05
 
45-49
 
10.50
5.56
 
40-44
 
6.63
6.06
 
35-39
 
3.87
4.04
 
30-34
 
3.31
3.54
 
25-29
 
4.42
8.08
 
20-24
 
8.29
8.08
 
15-19
 
5.52
6.57
 
10-14
 
5.52
6.06
 
5-9
 
2.21
2.02
 
0-4
 
2.76
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística

Jatorria

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 58,8 udalerri berean jaioak ziren[9], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 17,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 6,5 —probintzian % 16,8—.

Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 58,8Probintzia berean · % 17,1Beste erkidegoa · % 17,6Estatutik kanpo · % 6,5
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 38 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 81,6)[10]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Ekuador, Kolonbia, Maroko dira.

Amer
Euro
Amerika · % 81,6Europa · % 10,5Afrika · % 7,9
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Ekuador7 · % 18,4
Kolonbia4 · % 10,5
Maroko2 · % 5,3
Venezuela1 · % 2,6
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

2008ko erroldan, Espainiako Erresumaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian; biztanleen % 2,03 dira (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko alkatea Arbide Taldea (AT) herri ekimeneko Miguel Javier Errekalde Goldaratz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Haren taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %3,68) eta boto zuriak 34 izan ziren (%18,58). Abstentzioa %37,50ekoa izan zen.

Beteluko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Arbide Taldea (AT)1497

2011n egoera lehengo bera izan zen; Arbide izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 140 boto, hautetsi guztiak eta alkatetza eskuratu zituen.

Udaletxea errepidearen ertzean dago, eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta udalaz gain, bertan taberna, nekazaritza ganbera, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Herriak alkatea eta sei zinegotzi dauzka. Beteluko idazkaria Araizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Zaharra, 5

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011Miguel Javier Errekalde GoldaratzArbide Taldea
2011-Miguel Javier Errekalde GoldaratzArbide Taldea

Biztanleen % 84tik gora euskaldunak dira. Euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak Beteluko hizkera erdialdeko euskararen —gipuzkeraren— barruan sailkatu du.

Bertako hedabide bat bada: Aralar Irratia.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroren omenez.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Beteluko San Pedro Apostoluaren parrokia, udaletxeko plazan dagoen harrizko eraikina da. Elizaren barruan, kapera nagusian, San Pedroren irudia ageri da, erdialdean, alboetan Paduako San Antonio eta Doloreetako Ama Birjina dituela.
  • Apeztegi-zaharra dorretxea: erreka baten ondoan dagoen XIII. mendeko dorretxea. Hiru solairu ditu. Harlanduzko harriko oinarriaren gainean, non erdi-puntuko arku bat irekitzen den, beste bi solairu daude. Biek fatxada luzituta dute eta egurrezko armazoia agerian daukate. Erdiko solairuan, eraikuntzari habeen bidez lotzen den estruktura bat, kanporantz irteten da.[11]
Apeztegi-zaharra dorretxea

Beteluar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • [[Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. (Ingelesez) «Data:Betelu 1029E estazio meteorologikoaren hilabetekako datuak.tab - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (kontsulta data: 2024-03-16).
  7. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  8. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  9. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  10. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  11. Sahats, Archivo. «Beteluko Apeztegi-zarra dorretxea (Nafarroa)» www.3digitala.com (kontsulta data: 2021-07-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]