Edukira joan

Donamaria

Donamaria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Donamariako ikuspegia eta Jauregia dorretxea.

Bandera

Donamariako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Donamaria
AlkateaNatalia Rekarte Oteiza
Posta kodea31750
INE kodea31081
Herritarradonamariar
Geografia
Koordenatuak43°06′40″N 1°40′22″W / 43.11125°N 1.67278°W / 43.11125; -1.67278
Azalera23,83 km²
Garaiera174 metro
Distantzia56 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria446 (2025:  −6)
alt_left 220 (%49,4) (%50,6) 225 alt_right
Dentsitatea0,19 bizt/km²
Zahartzea[1]% 23,86
Ugalkortasuna[1] 30,61
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,36 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,19 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.donamaria.org

Donamaria[4] ([donamaɾia]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrekoa, Iruñeko merindadekoa. Iruñea hiriburutik 56 kilometro iparraldera dago, eta Donostiatik 55 km hego-ekialdera.

Donamariak 445 biztanle zituen 2025. urtean, eta 446 pertsona 2025ean. Malerrekako 13 herrietatik, bosgarren populatuena da.

Bestela, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu zen 2025eko ekainean.[5]

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garmendia (1.059 m) eta Txaruta (1.081 m) inguruko tontor aipagarriak dira, Belateko mendatearen mendebaldean kokatuta daudenak. Herria 174 metroko altueran dago, abiapuntu moduan.

Hidrografiari dagokionez, Txaruta eta Ezpeloko errekek bat egiten dute herriaren inguruan, eta iparralderantz jarraitzen dute, Ameztia errekaren urak jasoz eta, azkenik, Ezkurra ibaiarekin batuz Donezteben.

Donamariak klima ozeaniko epela dauka, euri ugari eta erregularrekin. Horrez gain, aldaketa termikoa txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten (ezta abuztuan ere). Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 15 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 170 edo gehiago izan daitezke.

Herriaren inguruko basoetan, hosto erorkorreko espezieak nagusitzen dira, batez ere pagoa (800 hektarea). Horren atzetik haritza (250 hektarea), gaztainondoa (200 hektarea), lizarra, intsinis pinua eta bestelako espezieak datoz. Donamarian, landaturiko larizio pinu ugari dago, batez ere Korsikatik ekarria. Landaketak XIX. mendean hasi ziren.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donamariak mugakide ditu Doneztebe eta Bertizarana iparraldean; Baztan eta Bertizarana, ekialdean; Oiz, mendebaldean; eta Ultzama, hegoaldean.

Donamaria udalerria bi herrik osatzen dute: Donamariak eta Gazteluk. Horretaz gain, Donamariako auzoak lau dira: Uxarrea edo Donamaria (elizaren inguruan sortutako auzoa), Artze, Askarraga eta Igurin. Badira ere auzo izatera iritsisten ez diren etxaguneak, hala nola Bentak, Ola, Igunsoro eta Berrau.

Udalerria Ibargoiara ibarrari loturik egon zen 1845. urtea arte. Urte hartan, Azkarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu (azken hau 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da) eta Igurin herriguneari elkartu zitzaizkion eta Donamaria udalerria osatu zuten, hiriburua Donamaria harturik.

Espainiako Gerra Zibilean, nabarmentzekoa da Sagardia Goñi familiaren sarraskia.

Biztanleriaren tamainaUrtea300350400450500550600650189019201950198020102040DonamariaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 225 gizon, 220 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
0.00
 
90-94
 
1.36
1.33
 
85-89
 
0.91
2.22
 
80-84
 
3.64
4.00
 
75-79
 
6.36
7.11
 
70-74
 
6.82
9.78
 
65-69
 
6.82
5.33
 
60-64
 
7.73
6.67
 
55-59
 
6.82
7.56
 
50-54
 
8.64
6.67
 
45-49
 
6.82
6.67
 
40-44
 
4.09
6.22
 
35-39
 
7.27
3.56
 
30-34
 
2.27
4.00
 
25-29
 
3.64
7.56
 
20-24
 
6.36
8.00
 
15-19
 
6.82
4.00
 
10-14
 
4.55
7.11
 
5-9
 
5.45
2.22
 
0-4
 
3.64
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística

Jatorria

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 58,5 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 18,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 3 —probintzian % 16,8—.

Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 58,5Probintzia berean · % 20,2Beste erkidegoa · % 18,3Estatutik kanpo · % 3
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 18 biztanleren artean, gehienak Europan jaioak dira (% 50)[9]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Frantzia, Kolonbia, Ukraina dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 33,3Europa · % 50Afrika · % 16,7
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Frantzia6 · % 33,3
Kolonbia2 · % 11,1
Ukraina2 · % 11,1
Venezuela2 · % 11,1
Maroko2 · % 11,1
Ekuador1 · % 5,6
Errumania1 · % 5,6
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,19 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udaletxea plaza nagusian dago. Eraikinak lau solairu dauzka eta 2019. urtean zaharberritua izan zen. Ostatu bat, herriko liburutegia eta etxebizitzak ere ditu. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Donamariako udaleko idazkaria Oizko, Urrozko eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Uxarrea auzoa 39, Behea

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Donamarian, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[10] 2011n egoera bera izan zenez, 2003tik Ricardo Sagasetak jarduneko alkate jarraitu zuen. 2015. urteko udal hauteskundeetan Maite Urroz, hautagai bakarra, izendatu zuten alkate. 2019. urtean bi talde aurkeztu ziren, Herriarengatik eta Denongatik. Lehen aukerak irabazi zituen hauteskundeak, jasotako botuen %74,75 jasoz, eta Natalia Rekarte Oteiza alkate izendatua izan zen. [11]

  • 2007-2011 Ricardo Sagaseta Andiarena
  • 2011-2015 Ricardo Sagaseta Andiarena
  • 2015-2019 Maite Urroz
  • 2019- Natalia Rekalde Oteiza

Udalerria Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak ibilbide hau egiten du:

Donamariako bestak abuztuaren 15ean egiten dira, Andre Mariaren Jasokundea ospatzen den egunean.

Gazteluko bestak abuztuaren 4an ospatzen dira, Santo Domingo egunean.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Donamariako Benta. Gaur egun jatetxe eta ostatu bihurturik.
  • Etxeei dagokienez, honakoak nabarmentzen dira:
    • Apezenea etxea
    • Xabatenea etxea
    • Aranibar dorrea

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. "" (Berria, 2025/06/14).
  6. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  7. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  8. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  9. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  10. (Gaztelaniaz) Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Gaztelaniaz)
  12. "60 urte bete dituzte moja karmeldarrek Donamarian" (Erran, 2020/04/24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]